Athletic club
Saria
eitb.eus
Athleticek bere partidak jokatzen duen estadioak World Football Summit kongresuaren barruan banatzen duten Venue of the Year saria irabazi du.
San Mames zelaia, kanpoaldetik ikusita. Argazkia: EFE
Athleticen partidak hartzen dituen San Mames futbol-zelaiak Venue of the Year saria jaso du astelehen honetan Madrilen, urriaren 16tik 17ra bitartean egiten ari diren World Football Summit futbolaren industriari buruzko munduko kongresuaren barruan. Urteko estadioa da, adituen esanetan.
Jokoan zeuden hainbat kategoriatako sarien banaketa astelehenean egin dute, eta futbol-zelaiei dagokien kategorian, Bilbokoarekin batera, beste bi estadio ziren finalistak: Estadio Da Luz eta Mercedes-Benz Stadium. Lehenengoan, Portugalgo ligan aritzen den Benficak jokatzen ditu bere partidak; bigarrena, berriz, Atlanta Falcons (NFL, futbol amerikarra) eta Atlanta United (MLS, futbola) taldeen zelaia da. Azkenean, baina, zuri-gorrien zelaiak irabazi du golardoa.
Kongresuaren webgunean irakur daitekeenez, datorren urtekoa Bilbon izango da, otsailaren 14tik 15era bitartean.
¿Congratulations to nuevo San Mamés stadium @AthleticClub winner of venue of the year #WFS17 #WFSIndustryAwards ¿¿ pic.twitter.com/YnmP1stxck
? WorldFootballSummit (@WFootballsummit) 16 de octubre de 2017
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa