16:21

Athletic club

Lesioa

Muniaini urriaren 11n egingo diote ebakuntza

Erredakzioa

Eskuin belauneko aurrealdeko lotailuko haustura sendatzeko egingo diote ebakuntza Iker Muniain hurrengo asteazkenean. Bestalde, De Marcosek min hartuta jarraitzen du, eta bajan egongo da oraindik.

  • Iker Muniain. Argazkia: EFE

    Iker Muniain. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iker Muniaini ebakuntza egingo diote urriaren 11n bere eskuin belauneko aurrealdeko lotailuaren haustura konpontzeko, Athleticek jakitera eman duenez. Jokalaria Europa Ligako Zoryaren aurkako partidan lesionatu zen.

"Ebakuntza urriaren 11rako aurreikusita dago", jakinarazi du klub bizkaitarrak. Jokalariak, gutxienez sei hilabete beharko ditu sendatzeko. Mota honetako bigarren lesioa da  Iker Muniainentzat, 2015eko apirilaren 4an lesio berdina izan baitzuen, baina ezker belaunean. Orduan, zortzi hilabete behar izan zituen berriz jokatzen hasi arte.

Bestalde, Athleticek Oscar De Marcosen egoerari buruzko osasun-partea publikatu du. Hegaleko defentsak min hartuta jarraitzen du. Abuztuaren 20an Getaferen aurkako partidan egin zuen bihurdura eta oraindik ez da sendatu. Athleticek esan duenez, "jokalaria ez da oraindik sendatu, mina izaten jarraitzen du, eta infiltrazioekin egindako tratamendua jasoko du. Bajan emango duen epea, tratamenduari nola erantzuten dion araberakoa izango da".

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena