Athletic club
Lesioa
Erredakzioa
Athleticeko jokalariak eskerrak eman nahi izan dizkie bere lesio larria ezagutu ostean animo mezuak bidali dizkiotenei.
Muniain, joan zen denboraldian sartutako gol bat ospatzen. EFE
Iker Muniainek sei hilabete egon beharko du gutxienez zelaietatik kanpo atzo zuri-gorriek Zorya Luhansk talde ukraniarraren aurka larri lesionatu ostean; izan ere, eskuin belauneko lotailu gurutzatua hautsi zuen.
Ostiralean jakin den berri txarraren ostean, Munianek berak sare sozialen bidez mezu baikorra zabaldu nahi izan du, eta hala, berriro ere altxatzeko arrazoiak soberan dituela adierazi du.
"Sobera ditut berriz altxatzeko", esan du. "Mila esker zuon maitasuna eta indarra sentiarazten didazuenei. Eskerrik asko bihotz-bihotzez. 10", erantsi du bere Twitter kontu ofizialean.
Me sobran los motivos para volver a levantarme..
? Iker Muniain (@IkerMuniain10) 29 de septiembre de 2017
Agradecido a todos los que me hacéis sentir vuestro cariño y fuerza. Gracias de corazón. 10 pic.twitter.com/g5N9TZanrm
Mota horretako bigarren lesioa
Ez da lehen aldia Muniainek mota horretako lesio bat pairatzen duena. 2015eko apirilaren 4an lesio bera jasan zuen Sevillaren zelaian, baina harako hartan ezkerreko belaunean. Zortzi hil luze eman zituen berriro zelaietara bueltatu zen arte, abenduaren 20an.
Albistea jakin denetik anitzak izan dira sare sozialetatik nafarrari igorri dizkioten animozko mezuak, bai zaleengandik, bai bere taldekideengandik, tartean Kepa Arrizabalaga, Iago Herrerin, Mike San Jose eta Aymeric Laporte. Athletic Club taldeak berak ere bideo bat plazaratu du bere jokalariari indarra helarazteko.
Laster zelaietan ikusiko zaitugulakoan. Berdegunea zain daukazu #EutsiIkerhttps://t.co/VkqIJNbT4J
? Athletic Club (@athletic_eus) 29 de septiembre de 2017
Beste hainbat futbolari entrenatzaile eta kirolarik ere euren babesa igorri nahi izan diote, besteak beste: Saul Niguez, Marc Bartra, Sergio Asenjo, Koke Resurreccion, Coke Andujar, Isma Lopezeta Vicente Iborra jokalariek; Joaquin Caparros, Aitor Karanka eta Julen Lopetegui entrenatzaileek eta Eibar edota Espanyol taldeek.
Beste diziplina batzuetako kirolariek ere zabaldu dituzte Munianenganako bere animoak hala nola, Sergio Llull, Rudy Fernandez edota Alex Munbru saskibaloi jokalariek.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa