20:18

Athletic club

2016-17ko balantze ekonomiko

Athleticek 21 milioi euroko superabit garbia izan zuen aurreko denboraldian

ERREDAKZIOA

Klubak aurtengo ekitaldirako dituen aurreikuspenen arabera, 11 milioi euro garbiko diru-sarrera izatea espero du.

  • Josu Urrutia, joan zen urteko Batzar Nagusian. Argazkia: EiTB

    Josu Urrutia, joan zen urteko Batzar Nagusian. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

2016-2017 denboraldiko ekonomi ekitaldia behin itxita, Athleticek 21 milioi euroko superabit garbia izan zuen, eta klubaren aurreikuspenen arabera, 2017-2018 ekitaldian 11 milioi eurokoa izango litzateke.

Josu Urrutiak zuzentzen duen erakundeak gaur argitara eman duenez, joan zen denboraldiko ekonomi ekitaldiko kontu ikuskatuek 124 milioitik gorako diru-sarrerak izan zirela utzi dituzte agerian, eta 97 milioi euro inguruko gastuak. "Horrek esan nahi du zergen aurretiko superabita 27 milioi euro baino gehiagokoa dela".

Sozietateen gaineko zergari dagozkion 6 milioi euro ordaindu ondoren, ekitaldiaren superabit garbia "21 milioi eurotik gorakoa" izan zela jakinarazi du Athleticek, "aurrekontuan aurreikusitako 13 milioi euro baino nabarmen handiagoa", erantsi du.

Talde zuri-gorriak aurreratu duenez, aurtengo denboraldirako aurrekontuei begira, 116 milioi euroko diru-sarrerak aurreikusten ditu klubak; gastuak, berriz, 102 milioi euro ingurukoak lirateke. Horrenbestez, 14 milioi eurokoa litzateke zergen aurretiko aurrekontuan aurreikusitako superabita, eta 11 milioi eurokoa zergak ordaindu ondoren.

Hala, Athleticen esanetan, kontuek izan duten kanpo ikuskaritzaren txostenak "aldeko iritzia islatzen du zazpigarren urtez".

igarren urtez".

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena