Athletic club
Europa League
Erredakzioa
Athleticek Hertharen aurka jokatuko du ostegunean Europa Ligako multzoen faseko lehen partida. Neurketa honetarako, 20 jokalari deitu ditu Jose Angel Ziganda entrenatzaileak.
Beñat Etxebarria, Rapid Vienari sartutako gol bat ospatzen. Argazkia: EFE
Athleticek Hertha Berlin taldearen aurka jokatuko du Europa Ligako multzoen faseko lehen jardunaldiko partida ostegun honetan, 21:05ean, Alemaniako hiriburuko Estadio Olinpikoan.
Neurketa honetarako, 20 jokalari sartu ditu deialdian Jose Angel Ziganda entrenatzaileak. Beñat, Iturraspe, Nuñez eta Sabin Merino, deialditik at geratu dira, baita min hartuta jarraitzen duen Oscar De Marcos ere. Kepa Arrizabalaga sendatu da astean zehar gaixorik egon ostean eta Berlinerako zerrendan sartu da.
Hauek dira Athleticen deialdia ostaezn duten 20 futbolariak: Arrizabalaga, Boveda, Saborit, Laporte, San Jose, Muniain, Williams, Iago Herrerin, Susaeta, I.Lekue, X.Etxeita, Mikel Rico, Aduriz, Vesga, Raul Garcia, Aketxe, Balenziaga, Unai Simon eta Cordoba.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:15 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa