17:58

Athletic club

2-0

Athletic sailkapenaren goialdean kokatu da, Girona menderatuta

Erredakzioa

Zuri-gorriek 2-0 irabazi dute San Mamesen, eta bigarren garaipena lortu dute jarraian. Muniain eta Aduriz izan dira golegileak. Porrotik jaso gabe jarraitzen du Bizkaiko taldeak.

  • Muniain, Aduriz eta Williams. Argazkia: EFE

    Muniain, Aduriz eta Williams, Gironari sartutako gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Athleticek 2-0 irabazi dio Gironari San Mamesen Ligako hirugarren jardunaldiko partida, eta sailkapenaren goialdean kokatu da, zazpi punturekin. Talde zuri-gorriak porrotik eta golik jaso gabe jarraitzen du Zigandak zuzentzen duen taldeak.

Oinatz Bengoetxea pilotariak ohorezko sakea egin ondoren hasi da partida. Gironak baloiaren jabetza kontrolatu du hasieran. Agintari ekin dio neurketari talde bisitariak, baina ez du abagune argirik sortu. Gironak arriskua eraman du Herrerinek babestu duen ate ingurura, gola sartzeko aukera argirik egin ez badu ere. Girona area kanpoko jaurtiketen bitartez saiatu da, baina ez du golik egin. Minutuak igaro ahala, Athleticek aurrerapausoa eman  du, eta Girona atzealdean sartu du. Zuri-gorriei ere, kostatu egin zaie abagune argiak sortzea. Zigandak zuzentzen duen taldea nagusitzen hasi da, eta Muniainek 1-0ekoa sartu du 25. minutuan, Lekueren erdiraketa sare barrura bidalita, taldearen jokaldi on baten ostean. Gola sartu ostean, Athleticek kontrolpean izan du neurketa, eta gol bateko abantailarekin iritsi da atsedenaldira.

Bigarren zatia hasi eta lasterrera, Girona berdinketa lortzetik gertu egon da, falta jaurtiketa baten bitartez. Herrerin atezainak, ordea, baloia harrapatzea lortu du, arazo bat edo besterekin. Kataluniako taldea baloiaren jabe egin da lehen zatian bezala, eta neurketak lehen zatiko gidoiari jarraitu dio; Girona baloiaren jabe, baina abagune argirik sortu gabe. Apurka-apurka, Athleticek bisitarien presioa gainditu du, eta, 53. minutuan, Aritz Adurizek 2-0ekoa sartu du, Iñaki Williamsen pasea sare barrura bidalita. Bigarren gola egin eta gero, zuri-gorriak nagusitu dira, eta estu eta larri jarri dute behin baino gehiagotan hainbat urtetan taldekide izan zuten Gorka Iraizoz atezaina. Norgehiagokako azken minutuan, hirugarren gola sartzeko abagunea izan du Sabin Merinok, baina Iraizozen aurrean zutoinera egin du errematea. Partida amaitutakoan, beraz, Athleticek jaso ditu hiru puntuak.

Fictxa teknikoa:

2.- Athletic Club: Herrerín; Lekue, Nuñez, Laporte, Balenziaga; San Jose, Beñat (Aketxe, 77. min); Williams, Raul Garcia, Muniain; eta Aduriz (Iturraspe, 64. min).

0.- Girona FC: Iraizoz; Maffeo (Mojica, 66. min), Alcala, Bernardo, Muniesa, Aday; Pere Pons, Granell (Douglas Luiz, 72. min); Portu (Kayode, 64. min), Stuani eta Borja Garcia.

Golak: 1-0, 25. min: Muniain. 2-0, 54. min: Aduriz.

Epailea: Trujillo Suarez.

rujillo Suarez.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 11:50 - 12:15 ''HELMUGA'' saioa
    22 Zuzenean 12:20 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena