Athletic club
San Mamesera dator
Erredakzioa
Gironako atezainak bere talde ohiaren aurka jokatuko du igande honetan San Mamesen eta oso partida berezia izango da berarentzat.
Gorka Iraizoz, Gironak aurkeztu zuen egunean. Argazkia: EiTB
Gorka Iraizoz Gironako atezainak prentsaurrekoa eskaini du astearte honetan. Igandean bere talde ohia den Athleticen aurka jokatuko du San Mamesen eta oso partida berezia izango da Nafarroako atezainarentzat.
"Athletic nire familia da. Partida hasten denean Ligako neurketa bat gehiago izango da, baina argi dago niretzat partida berezia eta hunkigarria izango dela, baita nire familiarentzat eta lagunentzat", adierazi du Iraizozek.
Hamar urte eman ditu Gorkak Athleticen eta bere talde ohiaz eta zaleez hitz egin du: "Han hazi naiz, eurekin eta Athleticekin batera. Jendeak maitasuna erakutsi dit, eta nire burutik kendu ezingo ditudan oroitzapen onak besterik ez ditut. Hitz onak besterik ez ditut Athleticentzat".
"Athletic oso talde sendoa da, erritmo bizia jartzen die partidei eta abagune asko sortzen ditu. Gainera, San Mames oso zelai berezia da, baina Gironak ilusio handiarekin jokatuko du, eta hiru puntuak eskuratzea izango da gure helburua", gaineratu du Gorka Iraizozek.
zozek.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa