Athletic club
Lau urterako kontratua
Agentziak | Erredakzioa
Jokalariak lau urterako kontratua sinatu du talde bizkaitarrarekin. Fitxaketa Josu Urrutiak iragarri du eguerdian emandako prentsaurrekoan.
Ander Capa, Athleticen aurkako azken derbian. Argazkia: Efe.
Ander Capa Eibarko jokalariak Athleticen jokatuko du 2018ko uztailaren 1etik aurrera. Fitxaketaren berri Josu Urrutia zuri-gorrien presidenteak eman du, eguerdiko prentsaurrekoaren hasieran.
Jokalariak lau urterako kontratua sinatu du, 2022 arte, eta Athleticek hiru milioi euro ordainduko ditu.
Bilbotarren presidenteak esan duenez, fitxaketa "duela bi hilabete" adostu zuten bi klubek, eta horren berri gaur ematea erabaki dute, une "aproposena" iruditu zaielako.
Ander Capa (Portugalete, 1992ko otsailak 8) Lezaman hezitako jokalaria da. Talde armaginarekin 2019ko ekainaren 30era zeukan kontratua, joan den ekainean beste urtebeterako berritu ondoren. Jokalari bizkaitarra 2011n heldu zen Eibarrera eta 165 partida jokatu ditu bertan, haietako 113 Lehen Mailan.
3 Lehen Mailan.Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:50 - 12:15 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:20 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa