Athletic club
Europa Liga
Erredakzioa
UEFAk Europa Ligako atariko azken kanporaketen joaneko neurketen ordutegiak publikatu ditu. Abuztuaren 17an jokatuko du Grezian talde zuri-gorriak, 20:30ean.
Athleticeko jokalariak Raul Garciak Dinamo Bukaresti sartutako gol bat ospatzen Argazkia: EFE
UEFAk Europa Ligako atariko azken kanporaketen joaneko partiden ordutegiak publikatu ditu. Panathinaikos-Athletic neurketa abuztuaren 17an jokatuko da, 20:30ean, Atenasen (Grezia).
Europako futbolaren erakunde gorenak ez ditu itzulerako partiden ordutegiak publikatu. Hala ere, itzulerakoa, Athletic-Panathinaikos, abuztuaren 24an, 20:45ean, jokatuko dela dirudi.
Sarrerak Atenaserako
Panathinaikosek 888 sarrera gorde dio Athletici Panathinaikos FC-Athletic Club norgehiagokarako. Partida ikusteko sarrerak erosi nahi dituzten pertsonak Athleticen webgune ofizialean eman behar dute izena abuztuaren 8ko 13:00ak eta abuztuaren 10eko 13:00ak bitartean.
Beharrezkoa bada, zozketa abuztuaren 10ean, ostegunean, 14:00etan egingo da. Sarrerak 15 euroan izango dira salgai, eta San Mameseko txarteldegietan jaso ahalko dira ostiralean, abuztuaren 11n, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara.
Hurrengo zuzenekoak
| 06 | 16:15 - 17:30 | HERRI KIROLAK | Kirol Herri |
| 06 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | Altuna III-Ezkurdia vs Zabala-Albisu |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar