Athletic club
Europa Liga
Agentziak | Erredakzioa
"Dinamo oso kontuan izateko arerioa da, eta gauzak oso ondo egin behar ditugu kanporaketa gainditu ahal izateko", azpimarratu du donostiarrak.
Aritz Aduriz. Argazkia: EiTB.
Aritz Adurizek taldekide guztiak ohartarazi ditu gaur Bukaresteko Dinamoren aurka jokatuko duten partidak duen arriskuaren inguruan. Athleticeko aurrelariak esan duenez, ezin dute "hanka-sartzerik" izan, Europan neurketak "oso orekatuak" izaten direlako eta "okerrak ordaindu egiten direlako".
Jokalari zuri-gorriak ez daki Athleticen inguruan konfiantza gehiegi dagoen ala ez, joaneko partidan bana egin ostean, baina, esan duenez, aldagela barruan "errespetu handia" diote Cosmin Contrak zuzentzen duen taldeari.
"Ez dut kaleko giroa asko dastatu, baina aldagela barruan errespetu handia diogu aurkariari. Neurketa guztiak zailak dira, eta askotan xehetasun txiki batek erabakitzen ditu, ezin dugu hanka-sartzerik egin, gero hori ordaindu egiten delako. Dinamo oso kontuan izateko aurkaria da, eta gauzak oso ondo egin behar ditugu kanporaketa gainditzeko", azaldu du.
Donostiarrak esan du ez dakiela Dinamok zein asmo izango duen, bere zelaian itxarongo duen, joaneko partidako lehen zatian bezala, ala erasora jokatuko duen, bigarren zatian egin zuten bezala, baina Athleticek "neurketa menderatu" behar duela adierazi du.
p>Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:50 - 12:15 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:20 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa