Athletic club
DENBORALDI-AURREA
Agentziak | Erredakzioa
Yverdon-les-Bainsen jokatu den lagunartekoa golik gabe bukatu da.
Albisteak (3)
Athleticek eta Fenerbahcek hutsean bukatu dute Yverdon-les-Bainseko zelaian, Alpeetako Futbol Jaialdiaren baitan, jokatu duten lagunarteko partida.
Cuco Zigandaren hamaikakoan deigarriena Beñat Etxebarria-Mikel Vesga bikotea izan da zelaiaren erdian. Denboraldi-aurre osoan aritu dira elkarrekin.
Aymeric Laporte minduta dagoenez, berritasun nagusia erdiko atzelariak izan dira: Xabi Etxeita eta Mikel San Jose. Azken hori izan da partida osoa jokatu duen bakarra, eta toki horretan aritzeko aukera sendoak ditu.
Denboraldi-aurreko hirugarren neurketa izan da talde zuri-gorriarentzat, Suitzan. Lehen zatian, Aduriz ez da penalti jaurtiketa bat aprobetxatzeko gai izan; kanpora bidali du baloia.
Bigarren zatian, zazpi futbolari aurrenekoz zelairatu dira Athleticen, taldea aurkaria baino freskoago aritu da, eta aurretik jartzeko aukera batzuk izan ditu.
Berdinketa horrez gain, Athleticek garaipen bat eskuratu zuen Sionen aurka, eta porrota jaso zuen Basilearen kontra.
FITXA TEKNIKOA
Fenerbahce: Kameni, Kjaer (Guctekin, 85. min), Köybasi (Kaldirim, 72. min), Tufan, Dirar (Potuk, 46. min; Uçan, 65. min), Özbayrakli, Neustaedter, Köse, De Souza, Chahechouhe (Karakoc, 91. min), Stoch (Valbuena, 72. min).
Athletic: Iago Herrerin, De Marcos, Etxeita, San Jose, Balenziaga, Vesga, Beñat, Sabin Merino (Susaeta, 44. min), Muniain, Raul Garcia, Aduriz. Bigarren zatian: Iago Herrerin, Boveda, Nuñez, San Jose, Saborit, Iturraspe, Rico, Susaeta, Muniain (Cordoba, 60. min), Raúl García (Aketxe, 60. min), Sola.
60. min), Sola.Hurrengo zuzenekoak
22 | 22:00 - 23:15 | PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa