14:08

Athletic club

Denboraldi-aurrea

Brujasen lagunartekoa jokatuko du Athleticek, uztailaren 21ean

eitb.eus

Belgikako taldearen aurkezpena izango da, Athletic Suitzatik heldu eta hiru egun beranduago.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Athleticek lagunarteko berria iragarri du uztailaren 21erako, 19:00etan, Brujasen aurka Flandriako hiriko Jan Breydel zelaian. Brujasen aurkezpena izango da zaleen aurrean.

Bayern Leverkusen (2011), Borussia Dortmund (2012), Vfl Wolfsburgo (2013) eta Girondins Bordele (2014) izan dira Brujasen beste aurkariak Brugse Metten izeneko aurkezpen neurketa honetan.

Athleticek Suitzako egonalditik itzuli eta hiru egunera izango da neurketa. Suitzan, uztailaren 10etik 18ra, hiru aurkariren kontra arituko da Cuco Zigandaren taldea: Servette, Sion eta Fenerbahce.

Liverpoolen aurka ere jokatuko du Athleticek, abuztuaren 5ean, Europa Ligako lehenengo atarikoa bukatu eta bi egunera. Uztailaren 14an jakingo dute nor izango den aurkaria Europako txapelketan.

 

ATHLETICEKO DENBORALDI-AURREKO EGUTEGIA

Uztailak 12: Servette; Lens (Suitza)

Uztailak 15: Sion;  Lens (Suitza)

Uztailak 18: Fenerbahce;  Yverdon les Bains (Suitza)

Uztailak 21: Brujas; Brujas (Belgika)

Abuztuak 5: Liverpool; Dublin (Irlanda)

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    21 11:59 - 13:59 ZESTA-PUNTA | Emakumezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala
    21 15:30 - 17:09 ERREMONTEA | Banakako finala: Ansa II vs Urriza
    21 17:10 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Ezkurdia-Martija vs Dario-Rezusta
    22 22:00 - 00:30 HERRI KIROLAK | EUSKAL PENTATLOIKO FINALA

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena