Athletic club
Europa Liga
A.B.
Talde zuri-gorriak ostegunean jokatuko du Zipreko taldearen aurka Europa Ligako final-hamaseirenetako joaneko partida San Mamesen. APOEL bere ligako liderra da, eta 12 partida daramatza galdu gabe.
2014-2015. denboraldiko Txapeldunen Ligako partidako irudia, Alofnetis eta Messi. Argazkia: EFE
Athleticek APOEL izango du aurkari Europa Ligako final-hamaseirenetako kanporaketan. Ostegunean jokatuko da joaneko partida San Mamesen, 21:05ean eta Zipreko ligako liderra etorriko da Katedralera.
APOEL da Zipren titulu gehien lortu dituen taldea eta denboraldi honetan bere ligako lider sendoa da. Nikosiako taldeak partida bakarra galdu du ligan, konkretuki, AEL Limasolen aurka. Porrot hori jaso zuenetik, 12 partida daramatza galdu gabe APOELek.
David Barral izan da APOELek egin duen fitxaketa ezagunena, baina espainiarra ez da asko jokatzen ari. Barralek debuta egin zuen bi gol sartuta, baina ordutik aurrera aulktik ateratzen da noiz behinka. Beste hiru jokalari ere fitxatu ditu APOELek neguko merkatuan: Cedric Yembere, Roger Cañas eta Lorenzo Ebicilio. Yembere erdiko defentsa Girondinseko jokalaria da, baina Anzhi errusiarrean jokatzen ibili da; Cañas erdilaria Astanatik fitxatu du; Lorenzo Ebicilio erdilaria, aldiz, Ajaxen harrobikoa da, baina Anzhin jokatu du azken denboraldian.
Zipreko taldeak badu euskal jokalari bi bere lehen taldean; Iñaki Astiz eta Urko Pardo. Astiz erdiko defentsa nafarra da eta Taxoaren ibili zen gaztetan. Hainbat denboraldi eman ditu Poloniako Legia taldean eta hasierako hamaikakoan finkoa izan da denboraldi guztian zehar, baina ligako azken partidan Yemberek jokatu zuen bere ordez. Urko Pardo atezainak ez du jokatzen.
Nikosiako taldea UEFA Europa Ligara iritsi zen Txapeldunen Ligako atariko azken kanporaketa galdu ostean. Championseko lehen kanporaketan The New Saints taldea kanporatu zuen, eta hurrengo kanporaketan aurrera egin zuen Rosenborg kanporatuta. Azken kanporaketan bana (1-1) berdindu zuen Kobenhavnen aurka Zipren eta Danimarkan 1-0 galdu zuen.
Europa Ligako B multzoko lider gisa iritsi da APOEL final-hamaseirenetara. B multzoan egon da Olympiacos, Astana eta Young Boys taldeekin. Multzoko iderra izan zen, 12 punturekin. Olympiacos bigarren izan zen, eta APOELek multzoko faseko bi partidak irabazi zizkion; 0-1 Grezian eta 2-0 Zipren. Suitzan porrota jaso zuen APOELek Young Boysen aurka (3-1), baina Nikosian 1-0 irabazi zioten talde suitzarrari. Astanari etxean 2-1 irabazi zion APOELek eta Kazajstanen 2-1 galdu zuen.
Ustezko hamaikakoa:
Waterman; Artymatas, Merkis, Astiz edo Yembere, Ioannu; Vinicius, Morais, Giannotas, Bertoglio, Aloneftis; Sotiriu.
eftis; Sotiriu.Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa