Athletic club
Barrabiletako minbizia
Agentziak | Erredakzioa
Athleticek konfirmatutakoaren arabera, errekuperazioaren "eboluzioak" esango du "noz hasi daiteke taldekideekin batera entrenatzen".
Yeray, Lezamako entrenamendu batean. Argazkia: Efe.
Yeray Alvarez Athleticeko jokalariak "ez du tratamendu osagarririk behar", abenduaren 27an egindako ebakuntzaren ostean. Orduan lau egun arinago barrabiletan antzemandako tumorea kendu zioten.
"Ebakuntza eginda eta beharrezko proba guztiak aztertuta, adituek diote Yerayren eboluzioa positiboa dela, eta, gaur egun, ez duela tratamendu osagarririk beharko", dio Athleticek aditzera emandako osasun azterketen emaitzak.
Gauzak horrela, "ostegunean bertan" hasi dira "Barakaldoko atzelari gaztearen gaixotasunaren parametroen jarraipena egiten". Bitartean, jokalariak "ebakuntzaren errekuperazio prozesuarekin jarraitzen du".
Halaber, errekuperazioaren "eboluzioak" esango du Yeray "noiz hasi daitekeen taldearekin entrenatzen".
t="utf-8">2017-ari ekiteko berri hobeagorik ezin asmatu: Yerayk partida irabazten segitzen du. Eskerrik asko zuen sostengu mezuengatik! #eutsiYeray pic.twitter.com/MArSpMNqsm
— Athletic Club (@athletic_eus) 5 de enero de 2017
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa