Athletic club
Estatistika
Agentziak | Erredakzioa
Sailkapen honek selekzioekin eta taldeen nazioarteko lehiaketetan sarturiko golak hartzen ditu kontuan.
Adurizek 12 gol egin ditu nazioarteko partidetan, 10 Athleticekin eta 2 Espainiarekin. Argazkia: Efe
Aritz Aduriz Athletic Club taldeko aurrelari donostiarra 2016. urteko nazioarteko hamargarren goleatzaile hoberena izendatu du Futbolaren Historia eta Estatistikako Nazioarteko Federazioak (IFFHS, ingelesezko sigletan).
Sailkapen honek selekzioekin eta taldeen nazioarteko lehiaketetan sarturiko golak hartzen ditu kontuan.
Talde zurigorriko aurrelari donostiarrak, 35 urterekin, gol sena mantentzen du, eta bukatzear dagoen urtean 12 gol sartu zituen nazioarte mailan: 10 Athleticekin Europa League lehiaketan eta 2 Espainiako selekzioarekin.
Sailkapenaren lehen postuan Cristiano Ronaldo Real Madril taldeko jokalari portugaldarra dago, 24 golekin (13 Portugalekin eta 11 Real Madrilekin), 21 gol sartu dituen Leo Messi Bartzelonako jokalari argentinarraren aurretik (13 Bartzelonarekin eta 8 Argentinarekin).
Bi horien atzetik geratu dira Edinson Cavani PSG taldeko uruguaiarra (16), Hammadi Ahmad Al-Quwa Al-Jawiya taldeko irakiarra (16), Robert Lewandowski Bayern Munich taldeko poloniarra (15) eta Antoine Griezmann Atletico Madril taldeko frantsesa (14).
frantsesa (14).Hurrengo zuzenekoak
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa