12:57

Athletic club

Tumorea barrabil batean

Yerayri alta medikoa eman diote, eta etxean dago

Agentziak | Erredakzioa

Athleticeko atzelaria 'gorabeherarik gabe' igaro da ebakuntza-gelatik. Orkiektomia egin diote, eta etxean da dagoeneko, atseden hartzen.

  • Yeray Alvarez, Athleticeko partida batean / EFE.

    Yeray Alvarez, Athleticeko partida batean / EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Yeray Alvarez, Athleticeko atzelariak, alta medikoa jaso du, eta etxean da dagoeneko, atseden hartzen.

Futbolariari ebakuntza egin zioten asteartean Gurutzetako Ospitalean, Barakaldon. Orkiektomia egin zioten, hau da, tumorea zeukan barrabila erauzi zioten. "Ez zen gorabeherarik egon" ebaketan. Espero bezala, 24 orduren ondoren eman diote alta.

Jokalari zurigorriak asteazken goizean jasoko du alta, eboluzioaren zain, 24 orduz ingresatuta egon ostean.

Ostiralean, Athleticeko presidente Josu Urritiak eta klubeko zerbitzu medikoetako buru Josean Lekuek iragarri zuten Yerayk tumorea zeukala barrabil batean, Pronostikoa "baikorra" izan zen, neurrian. Yerayk futbol munduaren eta zaleen laguntza jaso du.

za jaso du.

za jaso du.

za jaso du.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena