Athletic club
Europa Liga
Agentziak | Erredakzioa
Valverderen taldeak joko kaskarra egin du, eta merezita galdu du, 2 eta 0. Brabec eta Ndidi izan dira golegileak.
Albisteak (3)
Athletic galtzaile atera da ostegun honetan Belgikan KRC Genk taldearen aurka jokatutako partidan. Zuri-gorriek 2 eta 0 galdu dute, eta, ondorioz, etorkizuna ilundu zaie Europa Ligan; izan ere, F multzoko azken postuan daude.
Jacub Brabecek 40. minutuan eta Wilfred Ndidik 83an egindako golei esker irabazi du Genkek norgehiagoka.
Bi gol jaso arren, Iago Herrerin izan da Athleticeko jokalaririk onena, Yeray Alvarezekin batera. Partidako azken minutuetan, atzelari gazteak min hartu du orkatilan, eta Athleticek 10 jokalarirekin amaitu du neurketa.
Aritz Adurizek bi aukera oso argi izan ditu lehen zatian bere taldea aurretik jartzeko, baina donostiarra ez da ohi bezain zuhur ibili. Azkenean, Genkek egin du gola, atsedenaldiaren atarian, Brabecen bidez.
Bigarren zati kaskarra
Zuri-gorriek ez dute hobera egin bigarren zatian. Gainera, Aduriz txartel gorria jasotzeko zorian izan da Buffeli kolpea eman ostean. Ondoren, San Josek eta Susaetak jaurtiketak egin dituzte, baina ez dute asmatu.
Handik gutxira, Ndidik urrutitik jaurti du, eta belgikarren bigarrena egin du horrela. Azkenean, Genk nagusitu da, eta, ondorioz, Athletic F multzoko azken postuan dago orain.
Fitxa teknikoa:
2 - KRC Genk: Bizot; Castagne, Brabec, Colley, Nastic; Susic (Heynen, 78. min), Ndidi, Pozuelo; Bailey, Karelis (Trossard, 84. min) eta Buffel (Samatta, 56. min).
0 - Athletic: Iago Herrerín; Lekue, Yeray, Laporte, Balenziaga (Saborit, 46. min); Iturraspe, San José (Elustondo, 80. min); Williams (Susaeta, 80. min), Raúl García, Muniain; eta Aduriz.
Golak: 1-0, 40. min: Brabec. 2-0, 83. min: Ndidi.
83. min: Ndidi.Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa