Athletic club
Egotzia izan zen Rosaledan
Erredakzioa
Mikel Balenziagak Rosales Malagako jokalariaren sarrera bortitza jaso zuen, eta lurretik aurkariari ostiko bat emateagatik egotzia izan zen.
Albisteak (3)
Athleticek helegitea aurkeztuko du Espainiako Futbol Fedarazioaren Lehiaketa Batzordean Mikel Balenziaga jokalariari Malaga CF-Athletic Club partidan erakutsi zioten txartel gorria dela eta.
Balenziagak txartel gorria ikusi zuen Rosalesen sarrera bortitza jaso eta lurretik Malagako jokalariari ostiko bat emateagatik. Del Cerro Grande epaileak honakoa jarri zuen partidako aktan: "Mikel Balenziagak txartel gorria ikusi du aurkari bati (Rosales) lurretik ostiko bat emateagatik baloia jokoan zegoenean, baina ez Athleticeko jokalaritik gertu".
Klub bizkaitarrak Balenziagari ezarri diezaioketen zigorra leundu nahi du.
leundu nahi du.Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa