Athletic club
Abuztiak 21
Agentziak | Erredakzioa
Taldearen zerbitzu medikuen arabera, jokalariaren gaitz arina ez da batere arraroa, eta jokatzeko moduan egon daiteke abuztuaren 21erako.
Albisteak (2)
Athleticen zerbitzu medikuen arabera, Raul Garcia prest egon daiteke Ligako lehenengo partidarako, abuztuaren 21ean Sportingnen aurka. Denboraldia hasi baino lehenagoko azterketetan, "asaldura elektrokardiografiko arina" atzeman zioten.
"Asaldura ez da batere arraroa eta ikerketa fasean dago. Lesio arina da, eta epeak betetzen badira, ez du arazorik izan behar Liga hasieran prest egoteko", san du Josean Lekuek, klubaren zerbitzu medikuetako burua.
Medikuek Raul Garciak "desentrenamendu aldi bat" egitea erabaki zuten, "atseden osoarekin" hasita. Jokalaria pixkanaka batuko zaio taldearen dinamikari, proba gehiago egiten dioten bitartean.
Raulek "naturaltasunez" hartu zuen albistea, "jakin badakielako bere bihotzak berezko ezaugarriak dituela".
Lekuek esan duenaren arabera, Aymeric Laportek, Oscar de Marcosek eta Aritz Adurizek oraindik dituzte aurreko denboraldietako arrastoak.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa