Athletic club
Salbazioa, urruti
Agentziak | Erredakzioa
Andaluziarrek 91. minutuan egin dute garaipenaren gola, Zigandaren taldeak neurketa birritan berdindu ostean. Guarrotxena eta Iriondo izan dira golegileak.
Remiro, Bilbao Athleticen atezaina. Argazkia: EiTB.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Kalu Uche nigeriarrak 90. minutuan egindako golak eragin du Bilbao Athleticek Almerian jasotako porrot mingarria. Bilbotarrek 11 puntura daukate salbazioa.
Neurketa zoroa izan da, baina zuri-gorriek kontrolatutakoa. Serio jokatu dute, Almeria gero eta txarrago aritu den bitartean.
Hala ere, Bilbao Athleticek ez du gol-aukera argirik sortu; are gehiago, Almeriarena izan da neurketako lehen gola. Pozok egin du 33. minutuan. Zortzi minutu geroago, Guarrotxenak banakoa egin du.
Bigarren zatia lehenengoaren bide beretik joan da. Quiquek aurretik jarri ditu berriro andaluziarrak, eta Iriondok binakoa egin du ondoren.
Azken minutuetan, Almeriak bilbotarrak estutu ditu eta azkenean garaipenaren gola egitea lortu dute, Kaluren bidez, 90. minutuan.
Fitxa teknikoa:
3 - Almeria: Casto; Michel Macedo, Saveljich, Ximo Navarro, Jorge Morcillo (Fernando Soriano, 67. min), Dubarbier; Lolo Reyes, Pozo, José Ángel; Juan Ramírez (Chuli, 80. min) eta Quique González (Kalu Uche, 79. min).
2 - Bilbao Athletic: Remiro; Markel Etxeberria, Ramalho (Jon Iru, 69. min), Óscar Gil, Saborit, Iriondo; Unai López (Begoa, 81. min), Asier Vesga; Aketxe, Guarrotxena eta Córdoba (Seguín, 53. min).
Golak: 1-0, 33. min: Pozo. 1-1, 41. min: Guarrotxena. 2-1, 50. min: Quique González. 2-2, 56. min: Iriondo. 3-2, 90. min: Kalu Uche.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa