15:57

Athletic club

12,6 milioi euroko kostua

San Mameseko estalki berria prest egongo da irailaren 23rako

Erredakzioa

Plangintzak dioenez, uztailaren 20an zelaia libre utziko dute, abuztuaren 11rako berdegune berria jarrita egongo da, eta ordutik irailaren 23ra arte lanen azken ukituak egingo dira.

  • San Mames

    San Mames

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

San Mameseko estalkia luzatzeko lanak maiatzaren 16an hasiko dira, eta 12,6 milioi euroko kostua izango dute. Lanak guztiz bukatuta egongo dira irailaren 23rako.

Athleticeko Zuzendaritza Batzordeko idazkaria den Javier Aldazabalek, presidenteordea den Jose Angel Corresek eta Jon Berasategi zuzendari nagusiak eskaini dituzte xehetasunak, astearte honetan eskaini duten prentsaurrekoan.

"Estalkia luzatzeak ez du zaleen %100 ez bustitzea bermatzen, baina irtenbide eraginkorra da. Gaur egun dagoen zuloa %55 murriztuko dan lanak amaitzean eta obekuntza nabarmena igarriko da. %60 edo %70 murriztuko da bustintzen diren pertsonen kopurua. Zelaia irekia da, etairekia den bitartean ura eta haizea sartu egingo dira", azaldu du Javier Aldazabalek.

Corresek, bestalde, adierazi du Pfeifer enpresa alemaniarra izango dela estalkiaren lanak hasteko kableen zirkuitua egingo duena, eta, ondoren, Inbisa Construcción (BYCO, S.A.) enpresak egingo ditu estalkia luzatzeko lanak. Lanen kostu zehatza 12.663.566,20 eurokoa izango da, eta Athleticek ordainduko du, oso-osorik.

Berasategik jakitera eman duenez, "lanen epeak bete egin behar dira zehaztasunez". Lanen plangintza honako hau izango da: Lanak maiatzaren 16an hasiko dira, eta utzailaren 20an zelaia libre utziko dute. Abuztuaren 11rako berdegune berria jarrita egongo da, eta ordutik irailaren 23ra arte lanen azken ukituak egiteko epea izango da. Abuztuaren 12tik aurrera zelaia erabilgarri egongo da, nahiz eta lanak ez diren guztiz bukatuta egongo.

Athleticek Europa Ligako bi atariko kanporaketa jokatu beharko balitu, lehen kanporeaketako partida ezin izango litzateke San Mamesen jokatu. Gainera, Bilbao Athleticek Lasesarren jokatuko ditu Adelante Ligako etxean jokatzen dituen azken bi partidak; Alavesen aurka maiatzaren 25ean eta Teneriferen aurka ekainaren 6an.

ekainaren 6an.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Athletic

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    22 22:00 - 23:15 PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena