Athletic club
Lesioa
Erredakzioa
Athleticek jakinarazi duenez, "II graduko haustura miotendinosoa du, eskuin hankako muskulatura iskiosuralean". Sevillaren aurkako Europa Ligako kanporaketa osorik galduko du.
Sabin Merinok Granadaren aurka min hartuta zelaia utzi zuen unea. Argazkia: EFE
Sabin Merinok min hartu zuen Granadaren aurkako partidan eta baja izango da Sevillaren aurkako Europa Ligako kanporaketarako. Athleticek ez du jakinarazi jokalariak bajan emango duen epea, baina lau edo bost aste berdeguneetatik at egongo da jokalari bizkaitarra.
Athleticeko zerbitzu medikuek jakinarazi dutenez, Sabin Merinok "II graduko haustura miotendinosoa du, eskuin hankako muskulatura iskiosuralean". Klubak honako hau ere gaineratu du: "Bajan pairatu beharko duen epea hurrengo egunetako bilakaeraren araberakoa izango da. Fisioterapia jasotzen ari da eta sendatze prozesuari ekin dio".
Meinok Sevillaren aurkako kanporaketa eta Ligako hiru edo lau partida galduko ditu, gutxienez.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa