Athletic club
Haserre
Agentziak | Erredakzioa
San Mameseko berdeguneko egoera txarra ikusita, Bilbao Athleticen eta Oviedoren arteko partida Lasesarren jokatzea eskatu zuen klubak, eta Espainiako Federazioak ez dio horretarako baimenik eman.
Ernesto Valverde. Argazkia: Efe.
Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzailearentzat 'penagarria' da Espainiako Futbol Federazioak Bilbao Athleticen partidaren inguruan hartutako erabakia. Ibaiganeko klubak, Bilbao Athletic-Oviedo neurketa Lasesarren jokatzeko eskaera egin zuen, San Mameseko zelaiaren egoera txarra ikusita. Federazioak eskaera horri ezetz esan dio.
"Erabaki sinestezina eta penagarria iruditzen zait, batez ere jarritako aitzakiagatik: Oviedok ez duela han jokatu nahi. Lehia Federazioak eta Ligak antolatzen dute, eta eurek dira arduradunak eta erabakia hartu behar dutenak", esan du zuri-gorrien entrenatzaileak. Gaiak "asko kezkatzen" duela gaineratu du.
San Mamesen izango diren entrenamendu eta partida kopurua ikusita, Bilbao Athleticen eta Oviedoren arteko partida Barakaldoko Lasesarren jokatzea nahi zuen Atheticek, San Mameseko zelaiari atseden emateko.
trong> emateko.Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa