Athletic club
0-3
A.B.
Bigarren zatiko azken 30 minutuetan jaun eta jabe izan dira zuri-gorriak eta 0-3ko emaitzarekin irabazi dute Mestallan. Sabin Merino, Muniain eta Aduriz izan dira golegileak.
Athletico jokalariak Valentziari sartutako hiru goletako bat ospatzen. Argazkia: EFE
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Athleticek garaipen garrantzitsua lortu du Valentziaren aurka (0-3) Mestallan eta hiru puntu hauei esker BBVA Ligako zazpigarren postua berreskuratu du talde zuri-gorriak. Partida oso parekatua izan da 60. minutura arte, baina azken 30 minutuetan Athletic izan da jaun eta jabe, garaipena lortuz.
Lehen zatia oso lehiatua izan da, eta abagune gutxikoa. Athleticek penaltia eskatu du bigarren minutuan, baina epaileak ez du ezer adierazi. Ondoren, 20. minutuan, Valentziako jokalariek eskatu dute penaltia; epaileak, ordea, ez dela penaltirik egon esan du. Bi minutu beranduago, Negredok izan du lehen zatiko abagune onena; Iraizozen aurrean bakarrik geratu da, eta bere jaurtiketa langa gainetik kanpora bidali du. Athleticen erantzuna eta lehen zatian izan duen abagune bakarra Muniainek izan du 30. minutuan, baina jokaldi bikain bat egin ostean jaurtiketa kanpora bidali du, desbideratuta.
Bigarren zatiaren hasieran Valentzia izan da nagusi. 50. minutuan, epaileak baliorik gabe utzi du etxeko taldearen gola, Negredo jokoz kanpoko posizio argian egon baita. Jarraian, Athleticek izan du partidako lehen gola sartzeko aukera. Beñatek bikain ikusi du De Marcosen barnekaldia, honek Sabin Merinori pasea eman eta Diego Alves atezainak gola eragotzi du. 61. minutuan, aldiz, Valentziak izan du markagailuan aurretik jartzeko abagune argia; Alcacerrek, ordea, kale egin du Iraizozen aurkako buruz-burukoan.
Partida 73. minutuan aldatu da. Mikel San Josek erdiraketa ona atera du hegaletik eta Sabin Merinok sare barrura bidali du buruz egin duen errematea (0-1). Ordutik aurrera Athletic jaun eta jabe izan da. Gainera, zuri-gorriek norgehiagoka guztiz erabakita utzi dute hamar minututan. Lehen gola sartu eta sei minutu geroago, bigarren gola sartu du Athleticek. Mikel Ricok baloia lapurtu dio Parejori, Muniaini pasea eman eta honek Alves atezainaren hankapetik sartu du 0-2koa. Ia jarraian, 80. minutuan, Adurizek partida guztiz erabakita utzi du, 0-3koa sartuta. Aurrelari zuri-gorriak ez du gola ospatu bere talde ohiaren zelaian. Hirugarren eta azken gol honekin, garaipenak ez dio alde egin Athletici.
Fitxa teknikoa:
0 - Valentzia: Diego Alves, Cancelo, Mustafi, Santos, Gayà, Enzo Pérez (Piatti, 76. min), Parejo, Andre Gomes, Santi Mina, Negredo (Alcacer, 57. min) eta Cheryshev (Feghouli, 70. min).
3 - Athletic: Iraizoz, Bóveda, Etxeita, Delporte, Balenziaga, Elustondo (San Joe, 62. min), Mikel Rico, Beñat, De Marco (Aduriz, 68. min), Muniain (Susaeta, 83. min) eta Sabin Merino.
Golak: 0-1, 73. min: Sabin Merino. 0-2, 77. min: Muniain. 0-3, 80. min: Aduriz.
Epailea: Gil Manzano.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa