Athletic club
Porrota
Agentziak | Erredakzioa
Davidek 54. minutuan egindako golak hiru puntuak eman dizkie madrildarrei etxean.
Bilbao Athleticek berdinketa lortzeko aukerak izan ditu. Argazkia: EiTB.
Alcorconek garaipena lortu du sei jardunaldiren ostean, Bilbao Athletici 1-0 irabazita. Bilbotarrek partida berdintzeko aukerak izan dituzte bigarren zatian, baina, emaitza honen ondorioz, sailkapeneko azken postuan jarraitzen dute.
Bilbotarrek aurpegia eman dute hasieratik, eta serio jokatu dute, batez ere defentsan.
29. minutuan, Alex Remirok bere taldea salbatu du Natxo Insak egindako erremate bat eskuarekin alderatuta. Atsedenaldiaren atarian ere, bikain erantzun dio Mayorrek egindako beste erremate bati.
Bigarren zatian, Alcorconek arriskua sortzen jarraitu du eta aukera bikoitza izan du, David Rodriguezek eta Djenek egindako jaurtiketen bidez.
Madrildarren lanak saria izan du 54. minutuan: Fede Vega argentinarrak eskuinetik baloia eraman du, bigarren zutoinera erdiratu eta David Rodriguezek baloia atean sartu du ezkerrarekin egindako erremateaz.
Bizkaitarrek ez dute amore eman eta berdinketa lortzen saiatu dira, baina zorterik gabe.
Fitxa teknikoa
1 - Alcorcón: Dmitrovic; Fede Vega (Nelson, m.68), Chema Rodríguez, Djené, Bellvís; Oscar Plano, Fausto, Natxo Insa, Razvan (Pastrana, m.46); Máyor (Toribio, m.85); y David Rodríguez.
0 - Bilbao Athletic: Remiro; Etxeberría, Yeray (Seguín, m.71), Ramalho, Gil, Iriondo; Jon Iru (Guarrotxena, m.61), Vesga, Unai López (Santamaría, m.71), Aketxe; y Villalibre.
; y Villalibre.Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa