17:54

Athletic club

'Zarra Saria' jaso du

Aduriz: 'Bai, gustatuko litzaidake Espainiako selekzioarekin jokatzea'

Agentziak | Erredakzioa

Athleticeko aurrelariak 'Zarra Saria' jaso du Madrilen, iragan denboraldian sartutako 18 golen ondorioz. Espainiako selekzioaren deialdian sartzea gustatuko litzaiokeela adierazi du.

  • Aritz Aduriz. Argazkia: EFE

    Aritz Aduriz, 'Zarra Saria' jaso ostean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Aritz Aduriz Athleticeko aurrelariak 'Zarra Saria' jaso du Madrilen eman diren Marca Sarietan. Iragan denboraldian Estatuko golegile onena izan zen BBVA Ligan 18 gol sartuta, eta horregatik eman diote sari hau. Espainiako selekzioarekin Italiaren eta Errumaniaren aurkako adiskidantzazko partidetara joatea gustatuko litzaiokeen galdetu diote, eta baiezkoa erantzun du jokalari gipuzkoarrak.

Aurrelari zuri-gorriak 25 gol sartu ditu Athleticekin txapelketa ofizialetan eta asko dira Vicente Del Bosque hautatzaileari Aduriz deitzeko eskatzen diotenak. "Vicente Del Bosquek nitaz ondo hitz egitea eskertzekoa da. Errespetu handia diot, entrenatzaile ona eta pertsona bikaina dela uste dut", esan du Aritz Adurizek. Selekziora joatea gustatuko litzaiokeen galdetu diote, eta honakoa erantzun du: "Noski baietz. Gustora jokatuko nuke selekzioan".

Madrileko Goya Antzokian jaso duen 'Zarra Saria' taldekideei eskaini die Aritz Adurizek: "Taldeak ondo jokatu eta emaitza onak lortzeak eragiten du nik honelako sariak jaso ahal izatea".

o ahal izatea".

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Athletic

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena