Athletic club
Porrota
Agentziak | Erredakzioa
Zuri-gorriek Gironaren aurka galdu dute 2-1. Lejeunek eta Borja Garciak egin dituzte etxekoen golak, eta Ager Aketxek, bilbotarrena.
Gironako jokalariak, bigarren gola ospatzen. Argazkia: EiTB.
Borja Garciak amaierarako bost minuturen faltan sartutako golak garaipena eman dio Gironari, Bilbao Athleticen aurkako partidan.
Cuco Zigandaren taldea ez da eroso egon eta defentsan asko sufritu dute, batez ere Girona hegaletatik sartzen saiatu denean. 21. minutuan, Florian Lejeunek etxeko taldea aurretik jarri du, korner bat buruarekin errematatuz.
Handik gutxira, 29. minutuan, bilbotarrek berdinketa egin dute. Aketxek gol bikaina sartu du, falta bat zuzenean jaurtita.
Azken hamar minutuetan, Gironak erasora jo du eta gol aukera argiak izan dituzte. Eta gola ere lortu dute. Borja Garciak egin du garaipenaren gola, Alamok eskumatik egindako erdiraketa errematatuz.
Fitxa teknikoa:
2 - Girona: Becerra; Aday (Álamo, 65. min), Kiko Olivas, Alcalá, Lejeune, Clerc; Pere Pons, Eloi (Borja García, 78. min), Granell, Felipe (Lekic, 45. min); eta Jairo.
1 - Bilbao Athletic: Jon Ander; Ramalho, Yeray, Unai Bilbao, Iriondo, Etxebarria; Vesga, Undabarrena, Unai López (Bengoa, 72. min), Aketxe; eta Santamaría (Guruzeta, 83. min).
Golak: 1-0, 21. min: Lejeune, 1-1, 29. min: Aketxe, 2-1, 84. min: Borja García.
: Borja García.Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa