Athletic club
Europa Liga
Mikel Dominguez | Erredakzioa
Multzoko lehenengo igaroko da Athletic hurrengo fasera. Augsburg aurretik jarri da bigarren zatian, baina Adurizen bi golek garaipena eta sailkapena eman dizkiote Athletici.
Athleticeko jokalariak, lehenengo gola ospatzen / EFE.
Albisteak (4)
Bideoak (1)
Athletic Europa Ligako final-hamaseirenetan dago, Augsburgi Alemanian irabazita (2-3), multzoko lehenengo postua ziurtatuta gainera. Adurizen bi golek buelta eman diote kontrako markagailaru partida ia bukatuta zegoenean.
Neurketa ondo hasi da Athleticentzat. Lehen minutuetan aukera ez oso argiak izan ostean, batez ere Adurizenak, Markel Susaetak lehenengo gola egin du 10. minutuan. Eibarkoak ez du zalantzarik izan arearen aurreko lerrotik baloia jaurtitzeko, eta Hitz gainditu du.
Etxekoak gero eta gehiago agertu dira Athleticeko zelaitik. Jankerrek oso aukera garbia izan du, bikoitza. Azkenean, Gurpegik baloia urruntzea lortu du, atearen azpitik.
Augsburgek gero eta erosoago jokatu du. Athelticek ondo kokatuta zegoen, baina akatsak egin dituzte bi taldeek. Zurigorriak, agian gehiegi fidatuta, aurkako gola jaso du zoritxarreko jokaldi batean.
41. minutuan, Trochowskik areatik kanpo jaurti du, eta baloia, Laporte jo ostean, bidea aldatu eta Herreriren atean sartu da. Alemaniako taldearen berdinketa bidezkoa izan da.
Bigarren zatia ez da hobeto hasi Athleticentzat. Laportek ate azpitik urrundu behar izan du Dong-Wongen baloi bat, Herrerin lurrean utzi ostean. Augsburgen bigarrena gertu zegoen.
58.ean heldu da, alemaniarren kontraerasoko jokaldi batean. Bobadillak aurretik jarri ditu etxekoak buruz, zelaira irten bezain laster.
Bilboko taldeak burumakur jarraitu du. Aurkariak hirugarrena egin ahal izan du, eta zurigorrien erasoko lana nahiko eskasa izan da.
Dena erabakita zirudienean, taldea berriz agertu da, Valverderen aldaketei esker. Bigarren zatian Raul Garcia, Williams eta Iturraspe irten dira. Azken bi horiek izan dira, izan ere, Adurizi berdinketaren gola, 83.ean, eta garaipenaren tantoa, 86.ean, oparitu dizkiotena.
Zurigorriek, partida iraulita, Europa Ligako multzoko lehenengo postua ziurtatuta utzi dute.
FITXA TEKNIKOA
Augsburg: Hitz; Hitz; Verhaegh, Janker, Klavan, Stafylidis; Esswein, Kohr, Baier, Ji Dong-Won; Trochowski (Caiuby, 55. min) eta Halil Altintop (Bobadilla, 55. min).
Athletic Club: Iago Herrerin; Boveda, Gurpegui, Laporte, Balenziaga; San Jose (Iturraspe, 73. min), Rico; Susaeta, Eraso (Raul Garcia, 58. min), Sabin Merino (Williams, 58. min); eta Aduriz.
Goles: 0-1, 10. min: Susaeta. 1-1, 41. min: Trochowski. 2-1, 58. min: Bobadilla. 2-2, 83: Aduriz. 2-3, 86. min: Aduriz.
6. min: Aduriz.Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa