Athletic club
Nazioarteko bigarren saria
Agentziak | Erredakzioa
LEED ziurtagiriak eraikinen jasangarritasuna baloratzen du maila hauetan: Energiaren eta uraren aurrezpena, ingurune-inpaktu txikiko materialen erabilera, barruko giroa, berrikuntza eta diseinua.
San Mames. Argazkia: EFE
San Mames LEED ziurtagiria eskuratu duen Europako lehen zelaia da. Eraikinen jasangarritasuna baloratzen duen ziurtagiri hau, nazioarte mailan eskuratu daitekeen garrantzitsuena da, arlo horretan. Hala jakinarazi du IDOM Ingeniariak, San Mames diseinatu eta eraiki duen taldeak.
LEED ziurtagiriak eraikinen jasangarritasuna baloratzen du maila hauetan: Partzelan integratuta egotea, energiaren eta uraren aurrezpena, ingurune-inpaktu txikiko materialen erabilera, barruko giroa, berrikuntza eta diseinua.
San Mamesek azken asteetan lortzen duen bigarren saria da honakoa, izan ere, munduko eraikin berri onenaren saria eman baitzioten Singapurren egin zen "World Architecture Festival" jaialdian.
ldian.
Hurrengo zuzenekoak
20 | 16:15 - 19:00 | PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa