Athletic club
Europa Liga, 2. jardunaldia
eitb.eus
Realaren kontra aritu ez ziren Gorka Elustondo, Ager Aketxe, Borja Viguera, Kike Sola eta Eneko Boveda, deialdian. 19:00etan dute hitzordua, gaur.
Athletic-Augsburgo partidako irudia. EFE
Albisteak (3)
Informazio gehiago (1)
Ernesto Valverde Athletic Clubeko entrenatzaileak aldaketa asko egingo ditu Europa Ligako bigarren jardunaldian AZ Alkmaar taldearen kontra jokatuko duen partiradako.
Deialditik at ohiko jokalariak utzi ditu; Xabi Etxeita eta Mikel Balenziaga defentsak, eta Mikel San Jose, Markel Susaeta eta Sabin Merino erdilariak, esaterako. Ibai Gomez ez du deialdian sartu, eta Iker Muniainek lesionatuta jarraitzen du.
Bestalde, AZ Alkmaarri aurre egiteko nobedadeak Realaren kontra aritu ez ziren jokalari hauek dira: Gorka Elustondo, Ager Aketxe, Borja Viguera, Kike Sola eta Eneko Boveda.
Beraz, 18 jokalari hauek joan dira Herbehereetara: Herrerin, Boveda, Gurpegui, Laporte, Lekue, Iturraspe, Rico, Williams, Eraso, Aketxe, Sola, Iraizoz, De Marcos, Elustondo, Beñat, Raul Garcia, Viguera eta Aduriz.
USTEZKO HAMAIKAKOAK
AZ ALKMAAR: Rochet; Johansson, Gouweleeuw, Van der Linden, Haps; Van Overeem, Henriksen, Rienstra; Tankovic, Janssen eta Haye.
ATHLETIC CLUB: Herrerín; Bóveda, Laporte, Gurpegi, Lekue; Rico, Iturraspe, Beñat, Williams; Eraso eta Aduriz.
Epailea: Ivan Kruzliak (SVK).
Futbol-zelaia: AFAS Stadion.
Ordua: 19:00 (beIN Sports).
Hurrengo zuzenekoak
20 | 16:30 - 19:00 | PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa