Athletic club
Urrutiaren prentsaurrekoa
Erredakzioa
Josu Urrutia presidenteak data baieztatu du hedabideen aurrean egin duen prentsaurrekoan. Derbiaz eta talde zuri-gorriaren denboraldi hasieraz ere hitz egin du.
Josu Urrutia, Athleticeko presidentea. Argazkia: EFE
Albisteak (3)
Informazio gehiago (1)
Athleticeko presidentea den Josu Urrutiak, Bazkide Konpromisarioen Batzarra urriaren 27an egingo dela iragarri du astelehen honetan hedabideen aurrean eman duen prentsaurrekoan. Derbiaz, talde zuri-gorriaren denboraldi hasieraz eta Bilbao Athleticen inguruko gaietaz hitz egin du.
Euskal derbia izan da prentsaurreko honetako gai nagusietako bat. Urrutia ez zen Anoetara joan eta horren inguruan galetu diote. "Ez dut uste presidente bat partida batera ez joatea albistea denik, Athleticek ordezkaritza ona izan zuen Anoetan", argitu du Urrutiak. Derbiko jokaldi polemikoaz ere hitz egin du, Illarramendik eskuarekin area barruan moztu zuen jaurtiketaz. "Nire ustez, penaltia izan zen. Epaleak erratu egiten dira batzuetan. Denboraldia luzea da, eta beste partida batzuetan epailearen erabakiek mesede egingo digute", esan du.
Taldearen denboraldi hasiera ez da batere ona izan, baina talde zuri-gorriaren presidentea ez dago kezkatuta. "Konfiantza dut taldearengan. Partida ona egin genuen Realaren aurka. Bartzelonaren aurka hiru aldiz jokatu dugu denboraldi hasieran eta Real Madrilen aurka ere jokatu behar izan dugu. Puntu aldetik ez gaude ondo, baina sentsazioak onak dira", azpimarratu du Athleticeko presidenteak.
Fitxaketei dagokionez, Raul Garcia Athleticen "pozik" dagoela adierazi du, eta Monreali buruz duela bi urte eskaintza egin zutela baieztatu du, baina ez zela akordiorik egon. Athleticek Alavesekin duen gatazkari buruz, honakoa azpimarratu du: "Alavesekin dugun afera aspaldikoa da, lehenagotik dator. Aurten, Toquero Alavesera joatea erraztu dugu, beste talde batzuen eskaintzak ere izan genituen".
San Mames eta Bilbao Athletic
San Mameseko harmail batzuetan arazoak egoten dira euriagatik eta kluba ez da arazoa konpontzeko gai izan. "Arazoak daude euriagatik. Adituak gaia ikertzen ari dira, baina momentuz ez gara arazoa konpontzeko gai izan. Zelaiak bi urte besterik ez daramatza eta gauzak hobetzeko lanean gabiltza", arrazoitu du Urrutiak.
Bilbao Athleticek San Mamesen jokatzen ditu Adelante Ligako etxeko partidak eta ez dira zale asko hurbiltzen zelaira. Hasieran, Athleticek prezio garestiak ezarri zituen, ondoren, prezioak murriztea erabaki zuen, baina zaleen erantzuna ez zen askoz hobea izan. "Neurriak hartu ditugu jendea Bilbao Athletic ikustera joan dadin. 45.000 txartel daude eskuragarri, ez da prezioen kontua. Jendea ez joatea prezioen kontuarekin lotu nahi du jendeak, baina hori ez da horrela", esan du Josu Urrutiak.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 12:00 - 14:00 | HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa |
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa