Athletic club
Luis Enrique
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bartzelonako entrenatzaileak zuri-gorriak zoriondu ditu, eta merezimendu osoz irabazi dutela adierazi du.
Luis Enrique, Bartzelonako entrenatzailea, Superkopako finalean. Argazkia: EFE
Bartzelonako entrenatzaileak, Luis Enriquek, Superkopako finalaren ondoren esan duenez, ?noizbehinka ondo datorkigu galtzea, irabaztea zein zaila eta gogorra den konturatzeko?.
Itzuliko partidan berdinketa erdietsi ondoren, Luis Enriquek zuri-gorriak zoriondu ditu, eta merezimendu osoz irabazi dutela adierazi du. Horren iritziz, San Mamesen erabakita utzi zuten guztia.
Bartzelonako entrenatzailearen hitzetan, ?irabazten dakigun legez, galtzen ere jakin behar dugu. Gainera, lana ondo bete dugulako aritu gara Superkopan, eta, beraz, gauza guztien gainetik, baikorrak izan beharra daukagu?.
Bestalde, igande honetan BBVA Liga hasten dela nabarmendu du, eta lan makala izango ez den arren, lehiakorrak izaten eta mundu mailan erreferente izaten jarraitzeko, beraien eskuetan dagoen guztia egingo dutela esan du.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa