Athletic club
Txorierri-Athletic
ERREDAKZIOA
Athleticek denboraldi-aurreko lehen partida jokatuko du asteazken honetan Sondikan, Txorierriko selekzioaren aurka.
Athleticen denboraldi-aurrea. Argazkia: EITB
Albisteak (2)
Athleticek denboraldi-aurreko lehen partida jokatuko du asteazken honetan, 19:00etan, Txorierriko selekzioaren aurka, Basozabalen, Sondikako futbol zelaian. Sarrerak 10 euroan jarriko dituzte salgai, eta umeak dohainik sar daitezke.
Partidan biltzen den diruaren erdia Sondika eta Loiuko elikagai-bankuetarako eta Friedreich ataxia izeneko gaixotasuna dutenei laguntzeko izango da.
Jokalari hauek sartu ditu Valverdek deialdian: Iraizoz, De Marcos, Balenziaga, Gurpegi, Saborit, Eraso, Unai Lopez, Iturraspe, Aduriz, Williams eta Ibai. Beste hauek ere deitu ditu: Herrerin, Boveda, Aurtenetxe, Etxeita, Moran, Elustondo, BeƱat, Aketxe, Sola, Susaeta eta Viguera.
Hurrengo zuzenekoak
| 06 | 16:15 - 17:30 | HERRI KIROLAK | Kirol Herri |
| 06 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | Altuna III-Ezkurdia vs Zabala-Albisu |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar