20:55

Athletic club

Azken-aurreko jardunaldia

Athleticek Europa gertuago dauka eta Eibarrek bizirik jarraitzen du

Leire Etxazarra | eitb.eus

Realak, berriz, 0 eta 3 galdu du Anoetan Granadaren aurka, partida eskasa jokatuta.

  • Iñaki Williamsek garaipenaren gola egin du Elxen. Argazkia: Efe.

    Iñaki Williamsek garaipenaren gola egin du Elxen. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kolore guztietako emaitzak izan dituzte Athleticek, Eibarrek eta Realak, BBVA Ligako azken-aurreko jardunaldian.

Lehoiek Elxeren aurka galduta izan duten partida irauli dute, lehe zati kaskarra jokatu eta atsedenaldira 2 eta 0 galtzen iritsi ostean. Jonathasek egin ditu etxekoen bi golak, bigarrena, gainera, jokalari bilbotarrak falta bat ateratzean lo harrapatuta.

Bigarren zatian, baina, gauzak aldatu egin dira, bizkaitarren onerako. Athletic indartsu atera da zelaira, baina gola egitea kosta egin zaio. Aketxek 2-1ekoa egin du 80. minutuan, zuri-gorriekin bere estreineko gola eginda. 85ean, berriz, Mikel San Josek areaz kanpotik jaurti eta binakoa egin du.

Handik gutxira, epaileak baliorik gabe utzi du San Josek egindako gol bat, jokoz kanpo zegoela adierazita. Huts galanta egin du.

Partida zapore mingotsarekin amaituko zela zirudienean, Iñaki Williams agertu da. Aurrelari gazteak 2 eta 3koa egin du luzapenean, eta hiru puntuak Bilbora joan dira.

Athleticek Vila-real hartuko du San Mamesen azken jardunaldian. Norgehiagoka hori irabaziz gero, bilbotarrek Europan jokatuko dute datorren denboraldian.

Fitxa teknikoa:

2 - Elx: Tyton; Damián Suárez, Pelegrín, Enzo Roco, Domingo Cisma; Mosquera, Adrián, Aarón (Coro, 70. min), Fayçal Fajr (Pasalic, 86. min), Víctor (Rodrigues, 82. min); Jonathas.

3 - Athletic: Herrerín; De Marcos, Laporte, San José, Balenziaga; Iturraspe (Gurpegui, 55. min), Beñat, Mikel Rico (Susaeta, 80. min); Williams, Aduriz eta Viguera (Aketxe, 61. min).

Golak: 1-0, 31. min: Jonathas. 2-0, 44. min: Jonathas. 2-1, 79. min: Aketxe. 2-2, 86. min: San José. 2-3, 91. min: Williams.

borja viguera athletic enzo roco elche efe

 

Eibar, bizirik (1-1)

Eibarrek, berriz, bizirik jarraitzen du eta BBVA Ligan jarraitzeko borrokan egingo du azken jardunaldian, Ipuruan, Kordobaren aurka.

Gaizka Garitanoren taldeak sufritu egin du Getafen, madrildarrek nahikoa baitzuten puntu bakarra lortuta lehen mailari eusteko. Eta lortu egin dute.

Getaferen lehen gola 33. minutuan iritsi da. Freddy Hinestrozak egin du, korner baten ondorioz.

Armaginek kolpea hartu dute baina etsipenak gutxi iraun du , Borjak banakoa egin baitu lau minutu geroago, hori ere korner baten ondorioz.

Bigarren zatian, bi taldeek aukerak izan dituzte golen bat gehiago egiteko. Hala ere, gipuzkoarrak aurkaria baino hobeto aritu dira, baina azken minutuetan ikusitakoaren arabera, bi taldeek ontzat eman dute berdinketa.

Manu del Moralen lesioa izan da partidako gauzarik txarrena.

Ficha teknikoa:

1.- Getafe: Guaita; Alexis, Naldo, Velázquez (Vigaray, 83. min), Escudero; Juan Rodríguez, Lacen; Pedro León, Diego Castro (Alex Felip, 90. min), Hinestroza; eta Babá (Ivi, 66. min).

1.- Eibar: Irureta; Bóveda, Lillo, Raúl Navas (Añibarro, 77. min), Didac Vila; Borja (Boateng, 90. min), Errasti; Capa, Arruabarrena, Javi Lara; eta Manu del Moral (Saúl Berjón, 44. min).

Golak: 1-0, 33. min: Freddy Hinestroza; 1-1, 37. min: Borja

eibar borja gol efe

 

Reala, galtzaile (0-3)

Realak era oso tristean esan dio agur denboraldiari Anoetan. Txuri-urdinek partida txarra jokatu dute eta azkenean mailari eusteko borrokan ari den Granadak gainditu egin ditu.

Realak partidaren erritmoa kontrolpean izan du lehen zatian, baina, hala ere, gol aukera oso gutxi sortu ditu.

Gol guztiak bigarren zatian izan dira. El Arabik egin du lehenegoa 73. minutuan, Carlos Martinezek sekulako aukera izan eta bi minutura. Handik bost minutura Robert Ibañezek bigarrena egin du area kanpotik, Realeko atzelarien hutsez baliatuta.

Eta, azkenik, 87an, rochinak hirugarrena egin du zelai erditik, Anoetako zaleen haserrea piztuz. 0 eta 3, merezita irabazi du Granadak, baina markagailuko aldea handiegia izan da zelaian ikusitakoaren arabera.

Fitxa teknikoa:

0.- Reala: Zubikarai; Carlos Martínez (Capilla, 83. min), Iñigo Martínez, Mikel González, De la Bella; Bergara, Sergio Canales, Xabi Prieto; Chory Castro, Vela eta Finnbogason (Agirretxe, 63. min).

3.- Granada: Roberto; Nyom, Babin, Mainz, Juan Carlos; Iturra, Javi Márquez (Rubén Pérez, 85. min), Lass (Ibañez, 64. min), Piti (Fran Rico, 72. min); Rochina eta El Arabi.

Golak: 0-1,74. min: El Arabi. 0-2, 78. min: Ibañez. 0-3, 88. min: Rochina.

real sociedad granada xabi prieto javi márquez efe

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena