Athletic club
33. jardunaldia
Leire Etxazarra | eitb.eus
Athletic 0 eta 1 gailendu da Kordoban, Beñatek 56. minutuan egindako golari esker. Partida oso txarra jokatu dute bi taldeek, eta andaluziarrek emaitza berdintzeko aukera argiak izan dituzte.
Albisteak (3)
Partida txarra, oso txarra jokatu dute zuri-gorriek Kordobako Nuevo Arcángel zelaian, azkenean 0 eta 1 irabazi duten arren. Ernesto Valverderen taldeak ez da gai izan partida kontrolpean hartzeko, Ligako azken sailkatiaren aurka. Kordobak ez du bigarren itzuli osoan garaipenik lortu.
Lehen ordu erdian ez da gol aukerarik izan, baina Athletic hiru puntuen bila atera da, argi eta garbi. Hala ere, bizkaitarren nagusitasunak ez du eraginik izan, eta minutuek aurrera egin ahala, Kordobak hobera egin du. Andaluziarrek izan dute, hain zuzen, partidako lehen aukera argia: Bebek kornerra atera du 32. minutuan eta baloia zuzenean langara joan da. 33.ean, berriz, Iraizozek bi geldiketa bikain egin behar izan ditu, etxekoen lehen gola ekiditeko.
Minutu batzuk geroago, 38.ean, San Josek aukera paregabea izan du Athletic markagailuan aurretik jartzeko: Beñatek pase bikaina eman dio nafarrari, eta honen erremateari erantzun ona eman dio Juan carlos atezainak, baloia aldenduta.
45. minutuan ere Juan Carlosen beste geldiketa batek zuri-gorrien gola saihestu du. Adurizek baloia buruz jo eta atezainak ukitu ondoren, errematea langara joan da. Partida guztiz irekita egon da, inolako kontrolik gabe. Athletic hobeto aritu da, baina ez da gai izan markagailuan aurretik jartzeko.
Bigarern zatia hasi eta berehala Kordobak bere aukerarik onena izan du. Crespok pase ederra eman dio Fideli, eta honek, ezustean, baloia kanpora bidali du ate osoa berarentzat zuenean. Bilbotarren defensa oso motel aritu da, berriro ere.
Partidako gol bakarra 56. minutuan egin du Beñatek, zorteak lagunduta. Igorrekoaren jaurtiketa kanpora zihoan baina baloiak Deividen gorputzean jo du eta azkenean Kordobakoen atean sartu da.
Kordoba, berdintzear
Golak ez dio mesede askorik egin Athleticen jokoari, Kordobak estu eta larri jarri baititu lehoiak ondorengo minutuetan. Jose Antonio Romeroren taldeak hainbat aukera izan ditu berdinketa lortzeko, baina azken metroetan argie ta garbi utzi dute zergatik dauden sailkapeneko azken postuan.
Aduriz bigarren gola egitear izan da 89. minutuan, baina Juan Carlosek erantzun bikaina eman dio donostiarraren erremateari. Azkenean, 0 eta 1 Athleticen alde. Urrezko hiru puntu bilbotarrentzat. Valverderen taldeak Malagak beste puntu ditu orain, baina partida bat gehiago jokatuta.
hiago jokatuta.Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa