Athletic club
Europara begira
Agencias | Redacción
Maiatzaren 30eko Kopako finalari "zeharka begiratzen" hasi zaiola onartu du zuri-gorrien entrenatzaileak, eta aldaera teknikoak ere aurreikusten ari dela.
Albisteak (3)
Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak esan du, Liga amaitzeko geratzen diren zazpi partidetatik bost irabazi behar dituztela, bere ustez, Malagaren zazpigarren postua eskuratzeko aukera izateko. Zazpigarren izanez gero, Athleticek Europan jokatuko luke datorren denboraldian.
"Ez dut kalkulurik egin, baina aurtengo liga diferentea dela uste dut. Iaz laugarren izan ginen, 70 puntu lortuta, soberan izan genituen, baina aurten ezberdina izango da. Gure aurreikuspenen arabera, gutxienez bost partida irabazi behar ditugu 55 puntu lortzeko. Hortik ibiliko da dena, baina beharbada labur geratu naiz", azaldu du entrenatzaileak.
Azkenik, maiatzaren 30eko Kopako finalari "zeharka begiratzen" hasi zaiola onartu du Valverdek, eta aldaera teknikoak ere aurreikusten ari dela.
"Partida hurbiltzen ari denez, gauza batzuk aurreikusita eduki behar ditugu. Partida oso irekita badoa, guri kalte egingo digu, hor ez dago eztabaidarik. Iaz San Mamesen irabazi genien, 90 minutuetan korrika eginez eta alde guztietatik estutzen", adierazi du Valverdek.
rdek.Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa