Athletic club
Porrota
Leire Etxazarra | eitb.eus
Athletic ere galtzaile atera da Sevilarren zelaitik, 2 eta 0, andaluziarrek etxean duten sendotasunari aurre ezin eginda. Iker Muniainek, gainera, min hartuta utzi du partida lehen zatian.
Albisteak (3)
Athleticek agur esan dio azken asteetako bolada onari (bost partida jarraian irabazi dituzte) Sevilarren aurka 2 eta 0 galduta. Neurketa kaskarra egin dute Ernesto Valverderen gizonek, eta merezita galdu dute.
Unai Emeryren taldea nagus izan da hasieratik, Aleix Vidalek egindako gol goiztiarrari esker, batez ere. Etxeitak eta Balenziagak huts egin dute defentsan, Iraizoz desesperatuta atera da areatik, eta Sevillako jokalariak ondo aprobetxatu du zuloa etxeko taldea aurretik jartzeko.
Kolpea izan da bilbotarrentzat, eta burua altxa ezinda ibili dira, erasoan minik egin gabe. Baccak bigarren gola egin du 21. Minutuan, taldeko jokaldi on bati amaiera ona emanda. Iborrak eman dio azken pasea kolonbiarrari.
Ordu erdira iritsi ez, eta Athletic 2 eta 0 atzetik izan da jada. Eta Sevillari buruko minik eman gabe. Andaluziarrek argi utzi dute zergaitik ez dute denboraldi osoan etxean galdu. De Marcosen jaurtiketa bat eta Adurizen beste bat izan dira lehoien aukera azpimarragarrienak. Donostiarraren errematea Parejak atera du gol marratik bertatik.
Baccak hirugarrena egiteko aukera paregabea izan du, baina Iraizozek erantzun oso ona eman dio. Atsedenaldiaren atarian, Iker Muniain lesionatu egin da. Nafarra zelaitik atera behar izan dute eta, itxura guztien arabera, lesio larria izan dezake. Iraolak hartu du bere lekua zelaian.
Bigarrez zatian, txarto
Gauzek ez dute hobera egin bigarren zatian, izan ere, Athleticek jaurtiketa bakarra egin du hiru zutoinen artean. Valverderenak ideaia barik jo dute erasora, eta baloiaren jabetza izan duten arren, ez dute minik egin.
Estrategia jokaldietan saiatu dira gehienbat, baina zorterik gabe. Iñaki Williams urrutitik saiatu da eta bere jaurtiketa bortitza kornerrera desbbideratu dute Sevillarrek. Beñat ere urrutitik saiatu da, baina jaurtiketa bikaina egin duen arren, Sergio Ricok baloia harrapatzea lortu du.
Laporteri bosgarren txartel horia atera diote eta atzelariak ezin izango du osteagunean Valentziaren aurka jokatu.
Fitxa teknikoa:
2 - Sevilla FC: Sergio Rico; Coke, Nico Pareja, Carriço, Tremoulinas; Krychowiak, Iborra (Fernando Navarro, 81. min); Aleix Vidal, Éver Banega, Vitolo (Denis Suárez, 74. min); eta Bacca (Gameiro, 65. min).
0 - Athletic: Iraizoz; De Marcos, Etxeita, Laporte, Balenziaga; San José, Beñat, Mikel Rico (Unai López, 77. min); Williams, Muniain (Iraola, 43. min); eta Aduriz (Guillermo, 60. min).
Golak: 1-0, 3. min: Aleix Vidal. 2-0, 21. min: Bacca.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa