13:36

Athletic club

Maiatzaren 30ean

Non jokatuko da Kopa finala?

Erredakzioa

Bernabeuren inguruan zalantza handiak daude, eta Calderonen kontzertu bat iragarrita dago. Beraz, beste aukera bat bilatzen hasi beharko dute federazioan. Valentzia izan liteke horietako bat.

1:12
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Cornelláko partida amaitu zenetik, zuri-gorrien eta blau-granen begiak Florentino Perezengan eta Santiago Bernabeu zelaian ipinita daude.

2012an, lanak aitzakiatzat hartuta, Real Madrileko presidenteak ez zien finala bertan jokatzen utzi Athletici eta Bartzelonari. Aurten ere, Josep Maria Bartomeuk Bernabeun jokatzea eskatu du.

Futbol Profesionaleko Ligako presidenteak, Javier Tebasek, esan du edozein zelai egokia izango dela final handia hartzeko.

Talde zuri-gorriak zale asko eramango dituela kontuan izanda, Ernesto Valverderen ustez, ikusle gehien har ditzakeen zelaia da aproposena, eta bera ez dela erabaki horretan sartuko gaineratu du.

Zurrumurruen arabera, Florentino Perez ezezkoa zabaltzen hasi da eta maiatzaren 30ean Calderonen kontzertu bat iragarrita dago.

Beraz, beste aukera bat bilatzen hasi beharko dute federazioan. Valentzia izan liteke horietako bat.

horietako bat.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Athletic

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    15 21:00 - 23:30 ERREMONTEA | Binakako txapelketa: Ansa II-Juanenea vs Urriza-Larrañaga

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena