22:47

Athletic club

San Mamesen, Torinoren aurka

Agur Europa Ligari

Leire Etxazarra | eitb.eus

Athleticek 2-3 galdu du Torinoren aurka (4-5 orotara), partida birritan berdintzea lortu duen arren, Iraolaren eta De Marcosen golei esker. Italiarrak hobeto aritu eta final-zortzirenetan dira.

  • Zuri-gorriek ezin izan dute Giampiero Ventuaren taldea gainditu. Efe.

    Zuri-gorriek ezin izan dute Giampiero Ventuaren taldea gainditu. Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Athleticek agur esan dio Europa Ligako ametsari, Torinoren aurka 2-3 galduta final hamaseirenetako itzuleko partidan. Bilbotarrek birritan berdindu dute neurketa, baina Turinekoen hirugarren golak behin betiko kolpea eman die. Orokorrean, Torino hobea izan da, eta merezita lortu du hurrengo kanporaketarako sailkatzea.

Valverdek bost atzelari atera ditu hasierako hamaikakoan, Iraola eta De Marcos hegaletan jarrita. Hala ere, zuri-gorriak ez dira atzean sartuta geratu eta erasora jo dute lehen minututik. Lehenengo ordu laurdenean, bilbotarrak jaun eta jabe izan dira San Mameseko berdegunean.

Gauzak 16. minutuan aldatu dira: Gurpegik zoritxarreko penaltia egin dio Vivesi, penalti argia, eta jaurtiketa Quagliarellak sartu du Herrerinen atean. Athleticen atezainak baloia ukitzea lortu du, baina gola saihestu barik.

Lehoiek erasoan jarraitu dute, baina ideiak eta sakontasuna falta izan zaizkie. Giampiero Venturaren taldea, aldiz, oso sendo aritu da atzean eta lekua hobeto hartuta zelaian. Athleticek baloia alde batetik bestera mugitu du, baina etekinik atera gabe, eta gero eta gehiago sufrituta.

Gurpegik min hartu du eta haren ordez Williams sartu du Valverdek zelaian 42. Mminutuan. Bi minutu geroago iritsi da berdinketa, Iraolak egin du. Beñatek pasea eman eta Iraolak Padelli baloia maisuki ukituta gainditu du. Gol ederra.

athletic torino gol celebración efe

Pozak, hala ere, gutxi iraun du, Maxi Lopezek Torino berriro aurretik jarri baitu 47. minutuan.

Bigarren zatian, partida hautsita

Gainontzeko golak bigarren zatian iritsi dira. Oscar De Marcosek partida bigarrenez berdindu du, Iker Muniainek emandako pase bikaina aprobetxatuta. Golak jai giroa ekarri dute San Mamesera.

Baina, bigarrenez, poza gutxi iraun du bilbotarren etxean, handik 7 minutura Darmianek italiarren hirugarren gola sartu baitu.

Zuri-gorriek, baina, ez dute amore eman eta erasoan aritu dira, jo eta ke. Hori bai, buruak baino, bihotzak bultzatuta egin dute aurrera.  Partida hautsita izan da azken minutuetan, eta garaipenak Turin aldera alde egin du. Torino final-zortzirenetan da; Athletic, aldiz, Europatik kanpo.

Fitxa teknikoa:

2 - Athletic Club: Herrerín; Iraola, Etxeita, Gurpegui (Williams, min.42), Laporte, De Marcos; San José, Rico (Unai López, min.78), Beñat (Susaeta, min.70); Muniain y Aduriz.

3 - Torino FC: Padelli; Maksimovic, Glik, Moretti; Darmian, Vives, Gazzi, El Kaddouri (Farnerud, min.83), Molinaro; Quagliarella y Maxi López (Josef Martínez, min.73).

Golak: 0-1, 15. min: Quagliarella, penaltiz. 1-1, 44. min: Iraola. 1-2, 47. min: Maxi López. 2-2, 61. min: De Marcos. 2-3, 67. min: Darmián.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Athletic

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena