Athletic club
Celtaren aurka, Kopan
Erredakzioa
San Jose eta Viguera Valverdek eskainitako deialditik kanpo geratu dira. Iñaki Williams eta Erik Moran dira nobedadeak.
Albisteak (3)
Athleticek Celtarekin neurtuko ditu indarrak asteazken honetan San Mamesen, Kopako final-zortzirenetako itzuliko norgehiagokan. Zuri-gorriek emaitza ona lortu zuten Balaidosen (2-4), baina ez dira Vigoko taldearekin fio eta ez dute ezustekorik nahi.
Ernesto Valverde entrenatzaileak atsedena eman diezaieke Aritz Aduriz, Aymeric Laporte, Mikel Rico, Iker Muniain eta/edo Markel Susaeta bezalako jokalariei.
Gauzak horrela, Iñaki Williamsek hasieratik joka lezake. Gazteak denboraldiko bere hamahirugarren gola sartu zuen asteburuan, Amorebietaren atea zulatuta. Astelehenetik lehen taldearekin da.
San Jose eta Viguera, deialditik kanpo
Valverdek deialditik kanpo utzi ditu Mikel San Jose eta Borja Viguera. Atzelaria min hartuta dago. Iñaki Williams eta Erik Moran dira nobedadeak.
Zerrenda honakoa da: Iraizoz, Toquero, Laporte, Erik Moran, Beñat, Iturraspe, De Marcos, Ibai, Bustinza, Iago Herrerin, Susaeta, Iraola, X. Etxeita, Mikel Rico, Gurpegi, Muniain, Aduriz, Balenziaga, Unai Lopez, Williams.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa