Athletic club
Errege Kopa
S.L. | eitb.eus
Joko eskaseko neurketa izan da, baina zuri-gorriek emaitza ona eskuratu dute Celtaren aurka San Jose, Aduriz (2) eta Susaeta jokalarien golekin.
Aduriz, golegile Balaidosen. Argazkia: EFE
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Athleticek bideratuta utzi du Kopako final-laurdenetarako txartela, final-zortzirenetako joaneko neurketan 2-4ko emaitzarekin Celtari irabazita. Ez da joko aldetik partida ona izan, baina emaitzak hurrengo kanporaketatik gertu jarri du taldea.
Intentsitate handikoa izan da neurketaren hasiera. Zuri-gorriek estreinatu dute markagailua 5. minutuan Mikel San Josek sartutako golari esker. Falta jaurtiketa batean, buruz ukitu du Adurizek baloia, Etxeitari eskuan eman dio (nahi gabe) eta San Josek saretara bidali du.
Bost minutu geroago, banakoarena egin du Alex Lopezek boleaz Iago Herrerin gaindituta. Baina 15.ean markagailuan aurretik jarri da berriro ere Valverderen taldea, geldikako jokaldian. Susaetak atera du falta, Etxeitak bigarren zutoinean jarri du, eta Aritz Adurizek buruz egin du 1-2koa. Celta bigarrena sartzen saiatu da, baina bilbotarrek ondo defendatu dute, eta bigarren zatiari gol bateko errentarekin egin diote aurre.
Partidak intentsitatea galdu du bigarren zatiaren hasieran, baina Celtak norgehiagoka berdintzea lortu du, 53.ean, atzelari zuri-gorrien akatsa baliatuta. Charlesena izan da.
Handik gutxira, 2-3koa egiteko zorian izan da Laporte, eta 60.ean Susaetak ez du kale egin eta Athleticen hirugarrena egin du. Eibartarrak gol ederra sartu du Xabi Etxeitaren pasea saretara bidalita.
70.ean bigarren txartel horia erakutsi dio epaileak Costasi eta Celta hamarrekin geratu da. Hala ere, talde zuri-gorriak ez du aurkaria zigortu, baina penalti puntutik norgehiagoka erabakita utzi du. Aritz Adurizek ez du hamaika metroetatik huts egin.
Itzuliko partida San Mamesen jokatuko da hurrengo asteazkenean, urtarrilaren 14an (20:00etan).
Fitxa teknikoa:
2 - Celta: Ruben Blanco; David Costas, Cabral, Sergi Gomez, Jonny; Borja Fernandez, Augusto Fernandez (Radoja, 80'), Alex Lopez (Hernandez, 82'); Orellana (Santi Mina, min.59), Planas y Charles.
4 - Athletic Club: Herrerin; Iraola, Etxeita (Gurpegui, 83'), Laporte, Balenciaga; San Jose, Mikel Rico (Iturraspe, 85'); Susaeta, De Marcos, Muniain (Viguera, 76'); Aduriz.
Golak:
0-1 San Jose, 4';
1-1 Alex Lopez, 10';
1-2 Aduriz, 14';
2-2 Charles, 54';
2-3 Susaeta, 60';
2-4 Aduriz (p), 86'
Hurrengo zuzenekoak
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa