Athletic club
Lesionatuta
Erredakzioa
Athleticeko bi jokalariak Atletico Madrilen kontrako partidan lesionatu ziren, eta zalantza dira oporren bueltan jokatzeko, Deportivoren aurka Riazorren. Aduriz eta Muniain, zigortuta.
Guillermo, Txapeldunen Ligako partida batean / EFE.
Guillermo Fernandez eta Ager Aketxe Athleticeko jokalariek lesionatuta bukatu zuten Atletico Madrilen aurkako partida (1-4), eta zalantza dira Ligako hurrengo partidarako, urtarrilaren 3an Riazorren.
Guillermok "zartadura eta kolpea ditu eskuin orkatilan", eta Aketxek, aldiz, "lesio muskularra eskuin aduktorean". Froga osagarriak egingo dizkie biei Athleticeko zerbitzu medikuek. Andoni Iraola ere lesionatuta ibili da azken bi asteetan.
Aritz Aduriz eta Iker Muniain, zigortuta, 2015eko lehenengo partidarako baja ziurrak dira. Aymeric Laporte eta Ander Iturraspe berreskuratuko ditu Ernesto Valverdek.
Athleticeko jolakariek bost eguneko oporraldia izango dute. Kataluniaren aurkako Euskal Selekzioaren partidan parte hartuko dutenak entrenatuko dira 27an. Urtarrilean, Galiziara joango dira, Deportivoren aurka jokatzeko Ligan, 3an, eta Celtaren aurka Kopan, 6an.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa