Athletic club
2-0
Mikel Dominguez | eitb.eus
Txapeldunen Liga kaskar bati amaiera ona jarri diote zurigorriek, San Jose eta Susaetaren golei esker, eta Europako bigarren txapelketako final-hamaseirenetara sailkatu dira.
Albisteak (3)
Irribarretsu bukatu du Athleticek Txapeldunen Ligako etapa. San Jose eta Susaetaren golek, BATE Borisoven aurka, Europa Ligarako txartela eman diote taldeari. Gainera, etxean jokatuko du final-hamaseirenetako itzuliko partida Ernesto Valverderen taldeak. Astelehenean, abenduaren 15ean, 13:00ean izango da zozketa.
BATEko entrenatzaile Yermakovichek esandakoaren kontra, Athleticeko aurkariak ez du espakulaziorik egin. Bielorrusiarrak irabaztera atera dira. Bitartean, Ernesto Valverdek intentsitatea eskatu behar izan die jokalariei aulkitik.
Lehenengo jaurtiketa ate barrura 6. minutuan heldu da. BATEko atezainak Ibai Gomezen jaurtiketa gogor bat urrundu du kornerrera. Bilbotarrak Muniain ordezkatu du hamaikakoan. Guillermo ere hasierako taldean sartu da, Adurizen ordez.
Ez dute oso jokatu hasieratik, baina 20 minutura, animatu egin da taldea. Oso gogotsu agertu da Ibai, atera begira batez ere. Mikel Ricok bi abagune argi izan ditu, lehenengoa talde-jokaldi bikain baten ostean, eta bigarrena 40. minutuan, areatik jaurtiz.
BATEri arriskua sortzen jarraitu du taldeak. Guillermok ate barrura errematatu du buruz Iraolaren erdiraketa bat. Argi utzi Athleticek lehenengo zatian bielorrusiarrak baino askoz hobeak direla. BATEk, aldiz, ez du aukerarik sortu.
Atsedelandiaren ostean, ez du berdinketa denbora gehegi iraun. Korner jaurtiketa batean, San Josek ezustean harrapatu du atezaina. Athleticek aldea ireki du 47. minutuan, Europa Liga ziurtatuz eta partidako gidoia aldatuz.
Zurigorriak ez dira han geratu, eta erasoan jarraitu dute. 54.ean, Guillermo zutoinera bidali du baloi bat. Etxekoak are erosoago egon dira golaren ostean, eta BATE Borisov apur but makurtu da.
Ez dute euren burua aurkitu, eta zurigorrientzat nahikoa izan da nagusitasuna mantentzea kontrol osoa izateko. Etsita ibili da BATE. Susaetak festari amaiera ona jarri dio gol on batekin, Borja Vigueraren pasea aprobetxatuz. Andoni Iraolak minduta utzi du zelaia. Aduriz azken ordu laurdenean itzuli da San Mamesera, eta harmailetako txaloak izan dituzte biek.
FITXA TEKNIKOA
Athletic: Iraizoz; Iraola (Unai Lopez, 75. min), San Jose, Laporte, Balenziaga; Iturraspe, Rico; Susaeta, De Marcos, Ibai (Viguera, 87. min); eta Guillermo (Aduriz, min.78. min).
BATE Borisov: Soroko; Olekhnovich, Filipenko, Tubic, Khagush; Aleksandr Volodko (Signevich, 60. min), Yablonski (Baga, 77. min); Gordeychuk, Karnitski, Maksim Volodko; y Rodionov (Likhtarovic, 83. min).
Golak: 1-0, 47. min: San Jose. 2-0, 87. min: Susaeta.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa