Athletic club
7 puntu gehituko lituzke
ERREDAKZIOA
Asteazken honetan San Mamesen irabaziz gero, sailkapen hobea ziurtatuko luke Athleticek Europan.
Asteazken honetan BATEri irabaziz gero, etxean jokatzea ziurtatuko luke Athleticek Europa Ligako final hamaseirenetako itzuliko partidan. Txapeldunen Ligako H Taldeko hirugarren talde gisa sailkatuko baitzen.
Europa Ligako azken faseko lehen kanporaketa honetara, Taldeen Fasean dauden hamabi taldeen arteko txapeldun eta txapeldunordeak dute sartzeko eskubidea, eta hauei Txapeldunen Ligan dauden zortzi taldeetako hirugarren sailkatuak gehitzen zaie.
Abenduaren 15ean egingo du UEFAk zozketa eguerdiko 13:00etan, Suitzako Nyonen duen egoitzak. Bertan 32 taldeak, 16ko bi taldetan banatuko ditu.
Alde batetik, Europa Ligako hamabi txapeldunak eta Txapeldunen Ligako hirugarren hoberenak ?lau-, zeinak abantaila izango dute itzuliko partida etxean jokatzeko. Eta, beste alde batetik, Europa Ligako hamabi txapeldunordeak eta Txapeldunen Ligako hirugarren sailkatu txarrenak, zeinak joaneko partida etxean jokatu dute.
Irabaziz gero, Athleticek 7 puntu gehituko lituzke eta sailkapenean postu hobea ziurtatuko luke. Izan ere, Liverpoolek 5 punturekin bukatu du; Anderlechtek 6 punturekin; Ajax edo Apoelek Amsterdamen jokatu behar dute baina 2 eta 1 puntu dituzte, eta bestalde, San Petersburgoko Zenit dugu.
Beraz, Valverderen mutilek berdinketarekin ere nahikoa dute Europa Ligan sartzeko. Are gehiago, berdinketa lortuz gero izango lituzkeen 5 puntuekin ere, aukerak ditu itzuliko partida etxean jokatu ahal izateko.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa