Athletic club
Shaktarri
Erredakzioa
Taldearen lehentasuna liga dela gogoarazi nahi izan du entrenatzaile zuri-gorriak.
Ernesto Valverde, prentsaurrekoan. Argazkia: EFE
Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak astearteko Shaktar Donetsken aurkako partidari buruz hitz egin du. Taldearen betebeharra partida "irabaztea" dela aitortu du, baina lehentasuna "liga" dela gogoarazi nahi izan du.
"Gure betebeharra irabazten saiatzea da, BATEk egingo duena aintzat hartu gabe. Badakigu potentzial handiko taldea dela eta, Txapeldunen Ligan garaipenik lortu ez dugun arren, egiteko irrikitan gara. Taldeak ligako bolada onari jarraipena ematea nahi dut", adierazi du Lviven eskainitako prentsaurrekoan.
Ligako azken lau partidetan hiru garaipen eskuratu ditu talde zuri-gorriak, eta horrek jokalariei "konfiantza" ematea espero du teknikariak. "Liga da lehentasuna, baita Txapeldunen Ligaren aurretik ere", esan du.
Adurizek eta Laportek neurketa jokatuko ez dutela aditzera eman du Valverdek, eta Ukrainan Shaktarri irabaztea xede zaila dela azpimarratu du. "Eraginkorrak izan beharko dugu".
"Bolada oso txarra izan dugu, ligan zen Europan. Orain hobeto gaude, emaitzei dagokionez". Ibai Gomez deialditik uztearen erabakia teknikoa dela azaldu nahi izan du.
Hurrengo zuzenekoak
16 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | Lau t'erdiko Serie B Finala: Bakaikoa vs Larrazabal |
17 | 23:00 - 01:00 | BOXEOA | Espainiako Txapelketak |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa