Athletic club
Prentsaurrekoa
Erredakzioa
Sevilla talde "oso indartsua" dela esan du entrenatzaile zuri-gorriak. "Gorantza joaten lagunduko digun garapena lortzea da gure helburua".
Albisteak (2)
Ernesto Valverderen arabera, Athleticen egoeran, "praktikoak izan behar dugu, lehiakorrak, eta puntuen bila joan", baina horrek ez du esan nahi "txarto jokatu behar dugunik".
Aurreko jardunaldian Almeriaren aurka hasitako bolada positiboari eustea espero du entrenatzaile zuri-gorriak. Orduan irabazi eta hiru puntuak lortu zituzten. Hala ere, Sevilla "talde oso indartsua" dela ohartarazi du Valverdek, Ligan "hirugarren edo laugarren izateko lehian egongo den taldeetako bat da".
"Indarra hartu eta aurrera jarraitzeko garaipena nahi dugu, bolada positiboari eusteko", esan du Valverdek prentsaurrekoan.
Almerian lortutako garaipenak "lasaitasuna" eman diela onartu du, aurreko sei jardunaldietan partidarik irabazi gabe egon ostean. Garrantzitsuena “bolada txarra etetea” zela esan du Valverdek.
Almerian lortutako garaipenek "guztia lasaitzen" dutela azpimarratu du, eta jokoari egindako kritikei erantzuteko, "ezin dugu beti geure burua zigortzen egon, galdu zein irabazi", adierazi du.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa