Athletic club
Ohar ofiziala
Erredakzioa
Klubak saldutako sarrerez aparte erositako txartelekin arazo bat sortu zen zelaira sartzean eta, horren ondorioz, Poliziak karga egin zuen Athleticeko zenbait zaleren kontra.
Albisteak (2)
Athleticek ohar bat atera du bere webgunean klubak Porton izandako istiluen inguruan duen jarrera ofizialki agertzeko.
Ohar horretan, Ibaiganeko klubak ondorengoa azpimarratzen du: "Athletic Clubek berri zuzenak izan zituen bere jarraitzaileak pairatzen ari ziren tratuari buruz. Horren harira, Athletic Clubek UEFA zein FC Portoko segurtasun arduradunaren aurrean portugaldar segurtasun indarren jarrera eta estadioko hainbat tokitan edukiera gainditzen zela salatu egin zituen, partidan zehar eta norgehiagoka amaitu ondoren. Portugalgo Poliziak ez zituen, inolaz ere, kontuan hartu egoera konpontze aldera Athletic Clubek egindako eskaerak".
Klubeko arduradunak gertatutakoaren inguruko informazio osoa biltzen ari dira, eta "portugaldar segurtasun indarren gure zaleekiko portaera onartezina salatu dute. Asmoa, txosten bat egitea eta UEFAri helaraztea da, beharrezko erabakiak eta neurriak har ditzaten.
"Athletic Clubek, bere bazkide eta zaleen interesen defentsan, jakinarazi nahi du ez duela etsiko gertatutakoari buruzko argibideak eta ardurak eskatzeko orduan. Aldi berean, FC Portoren zaleen jarrera eskertu nahi dugu, ez baitauka inolako zerikusirik hor jasan behar izan genuen zentzugabekeriarekin", adierazi dute bukaeran.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa