Athletic club
Zalantzak aregotuz
REDACCIÓN
Iraizoz atezaina sukarrarekin dago, eta ezin izan da entrenatu. Valverde entrenatzailea baikor agertu da Muniainen errekuperazioaren inguruan. Aduriz eta Ibai aldiz, errekuperatuta daude jada.
Gorka Iraizoz Athleticeko atezainaren artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Gorka Iraizozen faltak, sukarraren ondorio dira. Iker Muniainek bestalde, ezkerreko sorbalda lesionatu zuen aurreko asteartean. Eta ondorioz, ezin izan dira gaur entrenatu Athleticeko taldeak Lezaman egindako saioan.
Muniainek “artritis-traumatikoa” du akromio-klabikularrean, asteartean 21 urtez azpiko neurketan min hartu zuelako Serbiaren aurkakoan, eta klubak jakitera eman duenez, beso-euskarria darama eta eboluzioaren esperoan daude denak.
“Baikor gaude bihar entrenatu ahal izango duelakoan, baina oraindik ez gaude zihur. Bera nola aurkitzen den, eta daukan minak baldintzatu baitezake erabaki hori”, adierazi du Ernesto Valverdek, Athleticeko entrenatzaileak.
Aritz Aduriz eta Ibai Gomez bestalde, saioak iraun duen ordu eta erdian, normaltasunez entrenatu dute. Beraz, jada errekuperatuta daudela eta Celtaren aurka jokatzeko prest daudela esan genezake.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa