Athletic club
1-3, M'gladbachen aurka
A.B.
Talde zuri-gorriak 1-3 irabazi dio Borussia Mönchengladbachi Borussia Park zelaian jokatu duten denboraldiaurreko partida. Adurizek hat-ticka lortu du.
Albisteak (3)
Athleticek garaipen dotorea lortu du Borussia Mönchengladbachen aurka (1-3) Alemaniako Borussia Park zelaian jokatu duen partidan. Talde zuri-gorriak konfiantza emango dion garaipena lortu du.
Valverdek denboraldiaurreko azken bi partidetan egindako frogak alde batera utzi ditu, eta atera duen hamaikakoarekin argi utzi du Napoliren aurkako Txapeldunen Ligako kanporaketa gertu dagoela, eta frogak amaitu egin direla. Athleticeko entrenatzaileak Iraizoz; De Marcos, San Jose, Laporte, Balenziaga; Iturraspe, Rico, Beñat, Susaeta, Muniain; eta Aduriz jokalariek osatutako hamaikakoa atera du M’Gladbachen aurka jokatzeko.
Talde alemaniarra gogotsu zelairatu da, baina Athleticek azkar berreskuratu du baloi jabetza eta nagusitzen hasi da.Talde zuri-gorriak ongi mugitu du baloia eta jaun eta jabe izan da. Golak, ordea, estrategi jokaldien bitartez etorri dira. Norgehiagokako 13. minutuan sartu du Adurizek partidako lehen gola (0-1). Beñatek erdiraketa bikaina atera du, eta aurrelari zuri-gorriak buruz sare barrura errematatu du baloia.Athletic jaun eta jabe izan da lehen zatian eta 18. minutuan bigarren gola sartu du. Susaetak kornerra atera eta Adurizek bigarren gola sartu du (0-2). Bost minutu geroago, hat-tricka lortu du aurrelari gipuzkoarrak. Beñatek berriro maisuki erdirau du kornerretik, Iturraspek baloia buruz jo eta Adurizek sare barrura bidali du baloia (0-3).
Bigarren zatiko lehen hogei minutuetan Borussia Mönchengladbach izan da nagusi eta talde alemaniarrak abagune argiak sortu ditu. Gorka Iraizoz atezainak bi gelditu on egin ditu, baina 58. minutuan ezin izan du ezer egin Hrgotaren errematearen aurrean. M’Gladbacheko jokalariak sare barrura bidali du baloia, hegaletik pase dotore bat jaso ostean (1-3).
Athleticek 65. minutuan sortu du bigarren zatiko bere lehen abagunea eta jarraian, alemaniarrek zutoinera bidali dute area kanpotik egindako jaurtiketa bat. Ondorengo minutuetan norgehiagoka parekatu egin da. Partidako 69. minutuan, Valverdek hiru aldaketa egin ditu. Unai Lopez, Guillermo eta Viguera zelairatu dira Muniainen, Susaetaren eta Beñaten ordez. Igorreko erdilaria talde zuri-gorriko jokalari onena izan da Adurizekin batera.
Norgehiagokako azken txanpan bi taldeetako batek ere ez du abagune argirik lortu eta ez dira gol gehiago sartzeko gai izan. Azken hamar minutuetarako beste bost aldaketa egin dite Valverdek: Kepa, Etxeita, Iraola, Moran eta Ibai zelairatu ditu, Iraizoz, Laporte, Balenziaga, Iturraspe eta Aduriz jokalarien ordez.
Azkenean, Athleticen garaipena Borussia Mönchengladbachen aurka, 1-3ko emaitzarekin.
Fitxa teknikoa:
1 - Borussia Mönchengladbach: Sommer; Johnson, Stranzl, Dominguez, Wendt; Hahn, Xhaka, Nordtveit, Traore; Raffael eta Hrgota. Jokalari hauek bigarren zatian zelairatu dira: Daems, Dahoud, Herrmann, Jantschke, Younes, Hazard y Korb.
3 - Athletic Club: Iraizoz; De Marcos, San Jose, Laporte (Etxeita, 80. min), Balenziaga (Iraola, 80. min); Iturraspe (Moran, 80. min), Mikel Rico, Beñat (Unai Lopez, 70. min); Susaeta (Guillermo, 70. min), Aduriz (Ibai Gomez, 80. min), Muniain (Viguera, 70. min).
Golak: 0-1, 13. min: Aduriz. 0-2, 18. min: Aduriz. 0-3, 24. min: Aduriz. 1-3, 59. min: Hrgota.
Epailea: Sascha Stegemann (ALE).
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa