Athletic club
Txapeldunen Ligako zozketa
Erredakzioa
Zuri-gorriak ostiraleko zozketaren zain daude (12:00etan), Txapeldunen Ligan noren aurka arituko diren jakiteko.
Ibai Gomez, Athleticeko jokalaria. Efe, artxibokoa.
Athleticek ez du gustuko aurkaririk, Txapeldunen Ligan jokatuko duen atariko kanporaketari begira. Bilbotarrentzat, Arsenal, Napoli, Bayer Leverkusen, Porto eta Zenit, “guztiak dira arriskutsuak”.
Horixe adierazi dute Oscar de Marcos eta Ibai Gomez jokalariek. Bien iritziz, Athleticek bere egoerari begiratu behar dio: "Gugan pentsatu behar dugu", esan du De Marcosek.
Athleticek ostiralean jakingo du zeinen aurka jokatuko duen Txapeldunen Ligako kanporaketa, 12:00etatik aurrera Nyonen, Suitzan, UEFAren egoitzan egingo duten zozketan.
"Niretzat bost zerrendaburuak dira zailak, ea zein egokitzen zaigun; hori jakitean hasiko gara aurkariaz pentsatzen. Hala ere beste taldeak ere kezkatuta egongo dira gure aurka jokatzea egokitu ahal zaiela jakinda", esan du Ibai Gomezek.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa